Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa 2024-2028
Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
2024-2028 aldirako Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoak Nafarroako Foru Komunitate osorako helburu, ardatz eta ildo estrategikoak ezartzen ditu, kulturaren arloan eskumena duen departamentuaren kultura-politikaren esparruan eta 2024-2028rako lurralde-ikuspegiarekin.
Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Foru Komunitaterako Kulturaren Plan Estrategiko bat (NKPE) egitea sustatu, koordinatu eta kudeatzen du datozen urteetarako (2024-2028). Ekintza Plan bat eraikitzea da helburua, aurreko Planaren (2017-2023) ebaluazioan, egungo egoeraren diagnostikoan eta sektore profesionalaren eta herritarren ekarpenetan oinarrituta, Nafarroako kulturaren arloko jarduerak orientatzeko eta balioesteko tresna gisa balioko duena.
I. eta II. faseetan, 2017-2023ko NKPEaren ebaluazioa eta Nafarroako kultura- eta sormen-sektorearen egungo egoeraren diagnostikoa garatu dira.
III. fasean, herritarrekin eta kultura- eta sormen-eragileekin egingo den partaidetza-prozesuari heltzen zaio, zenbait lan-mahai antolatuz. Fase honen helburua da kulturaren eta sormenaren arloko profesionalen/eragileen eta, oro har, herritarren kultura-arloko beharrak/zailtasunak/ahuleziak identifikatzea, eta horiei erantzuna emango dieten eta 2024-2028 NKPEa osatuko duten estrategiak eta jarduera-ildoak eraikitzeko balioko duten ekintza-proposamenak ezartzea. Mahai hauek interesa duen edonorentzat dira irekiak, eta izena eman ahal izango dute beren hausnarketak eta proposamenak adierazteko.
Horrekin loturiko edukiak
2017-2023 aldirako Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoaren ebaluazioa https://www.kulturplananavarra.eus/
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2023ko azaroaren 6tik abenduaren 15era bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (14)
-
Sortze-data
13/11/2023 -
- 0
-
Sortze-data
15/12/2023 -
- 0
-
Sortze-data
13/11/2023 -
- 0
-
Sortze-data
13/11/2023 -
- 0
Partekatu: