Erabilerraztasuna
Gobernu Irekiaren Ataria lanean ari da herritarren parte-hartzea hobetzeko, eta politikak, prozedurak eta zerbitzuak herritarren benetako beharrei egokitzeko eta, hartara, haren helburua da guztiondako komunikabide praktikoa eta erabilerraza izatea.
Hori dela eta, diseinua eta programazioa sinpleak izan daitezen saiatzen gara, eskaintzen ditugun informazioa eta zerbitzuak edonork erraztasunez erabiltze aldera, baita desgaitasunen bat dutenek ere.
Horrelako diseinuak erabilgarritasuna areagotuko du, eta, ondorioz, guztion onerako izanen da.
Sinpletasun-irizpideok betetzen dituzten eduki berriak gehitzen diren bitartean, argitaratutako edukiak aztertu eta hobetzen ditugu; hortaz, badaiteke erabilgarritasuneko eta erabilerraztasuneko betetze-maila ezberdinak egotea. PDF formatuko edo beste formatu batzuetako bulegotika-fitxategiak egon daitezke, erabilerraztasun-baldintza guztiak betetzen ez dituztenak. Hala ere, ahalegina egin da fitxategi gehienek erabilerraztasuna bete dezaten.
Estandarrekiko bateragarritasuna
Webgune hau (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai) ekimenari jarraituz diseinatu eta programatu da. Ekimen horrek nazioarteko estandar batzuk ezartzen ditu denontzat eskuragarriak diren web-edukiak sortzearren.
· XHTML 1.0
· CSS
· WAI-AA
Erabilgarritasuneko eta erabilerraztasuneko hobekuntzak
Webgunea errazago erabiltzeko hainbat neurri hartu dira; honatx haietako batzuk:
· Nabigazio-sistema sinplifikatua; menu zabalgarriak erabiltzen badira, inoiz ez dira maila bat baino gehiagokoak, eta, era berean, erabilerrazak dira.
· Nabigazio eta ikusizko egitura koherentea eta sendoa webgune osoan.
· Irudiak deskribatzen dituen testua, nahiz eta RTE bidez txertatutakoek etiketa definituta ez izan.
· Teklatu bidezko sarbidea aukera nagusietarako.
Diseinu malgua
Webgunearen maketazioa aldatu da, erabiltzaileak, testua ez ezik, webgune osoa ere egokitu ahal izateko nahi duen tamainara. Aurkezpenaren tamaina handitu edo txikitu nahi izanez gero, honela egin daiteke:
Zure nabigatzailearen menuaren bidez: ‘ikusi' > 'testuaren tamaina' edo teklatuaren bidez:
· Ctrl edo cmd tekla + '+' tekla, tamaina handitzeko
· Ctrl edo cmd tekla + '-' tekla, tamaina txikitzeko
Estekak
Esteka gehienetan, testuak erabat deskribatzen du helburua.
Ahal dela, estekak testuingurutik at ere zentzua dutela idatzi dira. Arakatzaile batzuek (JAWS, Home Page Reader, Lynx eta Opera delakoek, adibidez) orrialde honetako esteken zerrenda atera dezakete eta aukera ematen diote erabiltzaileari zerrenda horretan nabigatzeko. Hori kontuan hartuta, estekak ez dira bikoiztu, eta bikoiztuta badaude, eduki berean sartzen direlako da.
Saiatu gara javascript pseudo-estekarik ez egoten: esteka gehienei jarrai dakieke edozein nabigatzailetan egin daiteke, baita javascript desgaitua badago ere, salbu zenbait botoi, adibidez, “Jarraitu”.
Oharra
Atari honetan sartu edo bertako informazioa ikusteko arazorik baduzu, edo erabilerraztasuna hobetzerik badela uste baduzu, halaxe jakinaraz iezaguzu, honen bidez: iradokizunen postontzia.
Testu hau 2022-06-23an berrikusi da azken aldiz.