Nafarroako Lurralde Estrategia berrikustea
#ETN Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Prozesuaren faseak
-
115/03/2022 - 09/05/2022
Aurretiko fasea
Nafarroako Lurralde Estrategia (aurrerantzean, NLE) 2005ean onartu zen Nafarroako lurraldearen garapena Europako Lurralde Estrategiaren (ELE) postulatuei jarraikiz bideratzeko hiru ardatz hauen inguruan: lurralde «lehiakor eta kohesionatu» bat lortzea, «irisgarria» eta «konektatua», eta «ikasia» eta «kalitatezkoa».
Estrategiaren bilakaeraren jarraipen zorrotza egin ondoren, Lurralde Politikarako Gizarte Kontseiluak (LPGK), haren aplikazioaren eta indarraldiaren berri emateko ardura duen organoak, 2019ko maiatzaren 10ean erabaki zuen Nafarroako Gobernuari bidaltzea NLE berrikusteko proposamena. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak, urte bereko maiatzaren 22an egindako bilkuran, berrikusteko prozedura hastea erabaki zuen.
2020an hasi ziren lanak, Nafarroako Lurralde Estrategiaren diagnostikoari (Kanpoko lotura)
eta hura berrikusteko proposamenei ekinez. Azterketa-dokumentu honek NLE berriari nola ekin orientatzeko eta adosteko abiapuntu gisa balio izan du.
Hala, NLE berrikusteko lanak 2022an zehar eginen dira.
Ezin zitekeenez bestela izan, NLEren berrikuspena asmo handiko parte-hartzeko prozesu batez lagunduta dator, estrategiaren berrikuspena ezagutzeko eta horretan inplikatzeko aukera bermatuta egon dadin. Parte-hartzeko prozesu honek, bereziki, sektoreko (administrazio publikoak, erakundeak, adituak) eta lurraldeko (udalerriak, elkarteak, interes-taldeak, herritarrak) eragileek parte har dezaten eta ekarpenak egin ditzaten bilatuko du.
-
210/05/2022 - 25/06/2022
Deliberazio fasea
LANKETA
Diagnostikoaren ondoren (aurreko fasea), 2021-2022 urteetan, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak NLE berria lantzeari ekin dio, Nafarroako Gobernuko gainerako departamentuekin lankidetzan, lurralde-inpaktuko politikak bateratuko diren tresna bat izateko. Garatzeko, ahalik eta parte-hartze publiko handiena lortu nahi da, eta egungo helburuei eta erronkei erantzun nahi zaie, hala nola Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH), erronka demografikoari edo klima-aldaketari.Fase honen ezaugarri nagusiena NLEn parte-hartzeko garrantzi handiena duten gaien eta funtsezkoa den lurralde-eredua ezartzeko inguruan gogoeta bateratu bat eginen dela da.
Horretarako, eztabaida-topaketak antolatuko dira sektore- eta lurralde-eremuan:
MAHAI SEKTORIALAK
Mahai sektorialek lurraldea bere osoan kontuan hartzen duten ikuspegi tekniko eta adituak eskaintzen dituzte. Horretarako, lurralde-mahaiak egin eta gutxira, NLEren zirriborroa egiteko fasean sortutako gai interesgarrienen inguruan mahai sektorialak egitea proposatu da.Mahai sektorial horiek funtsezkoak dira; izan ere, horietatik lortzen den emaitzaz harago, garrantzitsua da Nafarroako Gobernuko departamentuek eta beste erakunde eta entitate batzuek Nafarroako Lurralde Estrategiaren garrantzia eta zeharkako izaera ulertzea eta barneratzea.
LURRALDE-MAHAIAK
Nafarroako Lurralde Estrategiaren izaerak parte-hartzeko prozesua lurraldean bertan garatzea eskatzen du, Nafarroako aniztasuna kontuan hartuta; alegia, protagonismoa Foru Komunitateko eremu bakoitzeko biztanleei eta funtsezko eragileei emanez. Hori dela eta, beharrezkoa da eztabaida arazo espezifikoak partekatzen dituzten azpieskualdeko eremuetan ardaztea.Parte hartzeko eta gogoetarako saioak lurralde-eremuka egitea proposatzen da. Saio horiek taldeak aurretiaz egindako aurkezpen batetik abiatuko dira, eta horren gainean eginen da parte-hartzezko gogoeta.
-
326/06/2022 - 05/03/2023
Kontraste fasea
Estrategia egin ondoren eta jendaurrean jartzeko prozesua baino lehen, proposamen estrategikoaren lurralde-mailako aurkezpen-kontrastea egitea proposatzen da.
Proposamena aurkezteko eta kontrastatzeko, Lurralde Mahaiak berriro deitzea proposatzen da; kasu horretan, lehen txandako solaskideak berriz izanez gero, Lurralde Estrategiaren izaerari eta haren inplikazioei buruzko oharrak oinarri sendoagokoak izan litezke.
Fase horren helburua da, alde batetik, informazioa ematea, eta, bestetik, prestatzea, jendaurrean jartzeko prozesua eta ekarpenak/iradokizunak egiteko aldia errazteko.
-
406/03/2023 - 14/05/2023
Jendaurrean jartzea
Nafarroako Lurralde Estrategia berrikusteko proiektua jendaurrean jarriko da, eta gizarte- eta lurralde-eragileei entzunaldia emanen zaie bi hilabetez. Fase horren helburua ahalik eta pertsona fisiko eta juridiko gehienek dokumentua ezagutzea da eta bertan parte hartzea, haien ekarpenekin, ikuspuntuekin eta sentsibilitateekin NLEren proiektua hobetzeko baliagarria izan dadin.
-
515/05/2023 - 17/07/2023
Itzulera-fasea
Lanen azken emaitzarekin batera, alegia, NLEren Izapidetzeko Dokumentuarekin, Ondorio Baloratuen Txostena eginen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera. Txosten hori parte-hartzaile guztiei bidaliko zaie, eta parte hartzeko web-atarian argitaratuko da. Gainera, itzulera-saio espezifiko bat eginen da, parte-hartzeak azken proposamenaren diseinuan izan duen eragina azaltzeko
-
618/07/2023 - 10/10/2023
Onarpena
Jendaurrean jartzeko fasean eragileek emandako ideiak jaso ondoren, Nafarroako Gobernuari proposatuko zaio NLE berria onartzea; indarrean jarriko denean, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde-antolamendurako erreferentzia-esparru berria izanen da.