Nafarroako Lurralde Estrategia berrikustea
#ETN Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 33. artikuluaren eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 11ko 21/2013 Legearen 20., 21. eta 22. artikuluen arabera, jendaurrean jartzen da Nafarroako Lurralde Estrategiaren Proiektua, kontsulta eta entzunaldia, baita dagokion Ingurumen Azterketa Estrategikoa ere.
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Nafarroako Lurralde Estrategia (NLE) Nafarroa osorako lurralde-antolamenduko plana da. 2005ean onetsi zen, eta 16 urteren buruan gaur egungo behar eta erronketara egokitu behar da. 2020an, Nafarroako Gobernuak dokumentuaren diagnostikoa prestatu zuen, eta hartan agerian gelditu zen Nafarroako Lurralde Estrategia berrikusi eta berritu behar dela.
Berrikusitako Estrategia 2022an idatziko da. Nafarroako Gobernuak nahi du lurraldearen garapen jasangarrirako funtsezko tresna izatea, lankidetzarako eta adostasunerako baliagarria eta, orobat, berrikuntza indartzeaz gainera gizarte osoaren ongizatea bultzatuko duena. NLEk lurralde eredu bat ezarri behar du (zer da lurralde eredu bat?), Nafarroa bideratuko duena aukera-berdintasunaren aldekoa eta lurraldeko identitate guztiekin errespetuzkoa den etorkizun orekatu eta posibilista baterantz. Helburua hori izanda, parte-hartzea eta adostasuna ezinbesteko tresnak dira arrakasta lortzeko. Hala, partekatuko ditugu etorkizuneko Nafarroarako lurralde-eredua, lurralde- eta gizarte-garapena eta -kohesioa, klima-aldaketara egokitzea, erronka demografikoa, ekonomia jasangarria, hiri trinkoak, garapen orekatua, mugikortasun jasangarria eta Nafarroarako funtsezkoak diren beste gai batzuk.
Herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da Nafarroak egindako eta Nafarroarako tresna izan dadin. Ondorioz, parte hartzeko bi prozesu diseinatu dira, eta haietan Nafarroako gizarte eta lurralde mailako zenbait eragile eta herritarrak berak inplikatu nahi dira. Lehen prozesua aurtengo bigarren hiruhilekoan eginen da, dokumentuaren zirriborroa prestatu ondoren. Bigarrena aurtengo udazkenaren hasieran egin nahi da, eta proiektua jendaurrean jartzeko faseari lotuko zaio.
Nafarroako Lurralde Estrategia lurralde antolamenduko tresna da eta, hortaz, beharrezkoa da herritarrek parte hartzeko prozesu bat egitea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 7. artikuluan eta Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen 2. artikuluan ezarritako irizpide orokorrei jarraikiz, biak ala biak, helburu honekin: nafarrek parte hartzea dokumentu hori egiten eta lurraldearen gainean dituzten ideiak adierazi ahal izatea.
PARTE-HARTZE PROZESUA:
Helburuak:
NLEren berrikuspenerako parte-hartzeko prozesuaren helburu nagusia (legea betetzeaz gain) lurraldeko eragile nagusiak maila desberdinetan inplikatzea da, bai lurralde-ereduaren diseinuan, bai estrategiaren gaineko adostasunean.
Beraz, komunikatzea, aktibatzea, esperimentatzea, biltzea eta dokumentatzea da xedea, inklusibotasuna, gardentasuna, lankidetza eta berrikuntza balio gidaritzat hartuta.
Parte hartzeko prozesuaren helburu espezifikoei dagokienez, honako hauek nabarmentzen dira:
● Nafarroako Lurralde Estrategiaren garrantzia herritarrei ezagutaraztea.
● Diagnostikatzeko eta proposamenak egiteko orduan, herritarren eta eragile teknikoen iritzia biltzea.
● NLE inklusiboago bat diseinatzea, lurraldearen beharrei erantzungo diena.
Eragileen mapa:
NLEren printzipioetako bat da Nafarroak egindako eta Nafarroarako dokumentua izan behar duela; horretarako, eragileen mapa bat proposatu da, Nafarroako lurralde osoko ideia eta sentsibilitate guztiak biltzeko. Hala, askotariko eragileen mapa bat sortu da, eragile sektorialak zein lurralde-eragileak identifikatuz; horien guztien ekarpenei esker, askoz ere zehatzago identifikatu ahal izanen dira arazoak eta ahalmenak.
Erlazionatutako edukia:
Parte hartzeko aldi berria
- Ekarpenak egiteko epea 2022ko urriaren 25etik abenduaren 15era bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Proposamen zaharrak Ikusi (12) proposamenak
Más que una aportación como tal, sobre un tema en concreto, tras el encuentro en el...
Partekatu: