Nafarroako Lurralde Estrategia berrikustea
#ETN Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
LURRALDE MAHAIA. Sakana eta Larraun-Leitzaldea
Nafarroako Lurralde Estrategiaren inguruko parte-hartze prozesua garrantzi handiko fase batean sartzen da. Maiatzean eta ekainean lurralde-mahaietan eta mahai sektorialetan zirriborroa aurkeztu ondoren, egindako ekarpen asko gehitzeko eta dokumentu aurreratuagoa eta osatuagoa diseinatzeko lan egin da.
Edukiei eta proposamenei dagokienez parte-hartze fase honek askoz ere dokumentu aurreratuagoa du ardatz eta ondoren izapidetu daitekeen proiektuaren oinarria da.
Funtsezkoa da adieraztea parte-hartze fase honen helburu bat informatzea dela, proposatzen diren eduki guztiak lehen eskutik zabaldu nahi baitira. Baina, logikoa denez, honekin batera, parte-hartzeak garrantzi handia hartuko du, fase hau funtsezkoa baita ondoren Nafarroako Lurralde Estrategiaren proiektua izango dena definitzeko.
SAIOAREN EGITURA
PROZESUAREN IREKIERA ETA TESTUINGURUA [ 17:00 - 17:10]
PARTE HARTZEKO PROZESUAREN LABURPENA [ 17:10 - 17:20]
DOKUMENTUAREN ETA HAREN EDUKIEN AURKEZPENA [ 17:20 - 18:00]
PARTE HARTZEKO DINAMIKA [ 18:00 - 19:00]
Bertaratutako parte-hartzaileak
Salatu arazo bat
Eduki hau desegokia da?
0 iruzkin
Gehitu zure iruzkina
Hasi saioa zure kontuarekin o erregistratu zure iruzkina txertatzeko.
Iruzkinak kargatzen...