Foru Dekretuaren proiektua; dekretu horren bidez arautuko da non igaro dezaketen gaua Nafarroako Foru Komunitatean barna turismoan dabiltzan autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru Dekretuaren proiektua; dekretu horren bidez arautuko da non igaro dezaketen gaua Nafarroako Foru Komunitatean barna turismoan dabiltzan autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek
Nafarroako Foru Komunitatean turismo ibiltariaren fenomenoak hazkunde oso nabarmena izan du azken urteotan, eta agerian gelditu da beharrezkoa dela Administrazioak jarrera aktiboa hartu eta turismo-modalitate horren gaineko araudia antolatzea.
Esparru juridiko bat ezarri zuen azaroaren 5eko 03/2014 Foru Dekretuak, autokarabanak hartzeko eta kanpatzeko eremuen antolamenduari buruzkoak, baina gainditua gelditu da nabarmen, modalitate horri lotutako turisten ohituren bilakaera dela eta.
Foru Dekretu honen xedea, beraz, turismo ibiltaria antolatzeko esparru juridiko egokia ezartzea da, erantzun hobea emanez gaua igarotzeko beren ibilgailuak erabiltzen dituzten bidaiarien ostatu modu horri eta jarduera hori benetako baliabide turistiko bihurtuz.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2023ko maiatzaren 5etik ekainaren 4ra arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
22/2024 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa, zeinaren bidez arautzen da non igaro dezaketen gaua Nafarroako Foru Komunitatean barna turismo ibiltarian ari diren autokarabanek, bidaian diren karabanek eta antzekoek.
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (12)
-
Sortze-data
03/06/2023 -
- 0
-
Sortze-data
31/05/2023 -
- 0
-
Sortze-data
23/05/2023 -
- 0
-
Sortze-data
09/05/2023 -
- 0
Partekatu: