Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia - ENEAS 2030
#eneas2030 Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Prozesuaren faseak
-
128/01/2019 - 31/12/2020
1. fasea. HASIERAKO DIAGNOSTIKOA
2020an kontsulta-prozesu bat egin zen Nafarroako ingurumen hezkuntzaren egoerari buruzko diagnostikoa prestatzeko; 218 erakunde gonbidatu ziren, guztira 17 elkarrizketa eta 9 lan-bilera egin ziren, eta beteriko 86 galde-sorta jaso ziren. Diagnostiko hori POCTEFA ADNPYR mugaz gaindiko programaren esparruan egin zen, Iraunkortasunerako eta Ondarearen Balioespenerako Ingurumen Hezkuntzaren Pirinioetako Estrategia (EPEAS) lantzearekin batera.
-
201/01/2021 - 31/08/2022
2. fasea. DOKUMENTU-ANALISIA ETA ZIRRIBORRO-DOKUMENTU BATEN IDAZKETA
Parte hartzeko prozesua Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak egindako zirriborro-dokumentu batean oinarritu da. Dokumentu hori batez ere Basoen eta Ehizaren Zerbitzuan landu zen, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalean, GAN-NIK enpresa publikoaren laguntzarekin.
Dokumentua idazteko, kontuan hartu dira bai POCTEFA ADNPYR proiektuaren esparruan aldez aurretik egindako diagnostikoaren emaitzak eta bai Nafarroan ingurumen hezkuntzaren arloan eginiko politika publikoen azterketaren emaitzak, Ingurumen Hezkuntzari buruzko Estatuko III. Jardunaldiak antolatu zirenetik eta 1999an ENEAri ekiteko prozesua abiarazi zenetik garaturiko politika publikoenak, alegia. Bestetik, ENEAS 2030 estrategiaren ardatz operatiboak, helburu berariazkoak eta neurriak PAEASen ardatzekin lerrokatzeko ahalegina egin da, eta kontuan hartu dira Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Pirinioetako Estrategian ezarritako ildo estrategikoak.
-
301/09/2022 - 26/09/2022
3. fasea. BARNEKO PARTE-HARTZEA
Lehenbiziko lan-zirriborroa prestatutakoan, barne-partaidetzako prozesu bat abiaraziko da: lehenik eta behin, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren barnean, eta, gero, Nafarroako Gobernuaren esparruan, bereziki Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzarekin lotura handiena duten departamentuak –eta unitateak– kontuan hartuta.
Zehazki, Hezkuntza Departamentuarekin batera modu egonkorrean lan egiteko gune bat ezartzea proposatuko da, eta dokumentua honako arlo hauei aurkeztuko zaie, berrikusi eta, hala behar bada, proposamen eta ekarpen berriak erants ditzaten: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoak, Ekonomiaren eta Enpresaren Garapena, Eskubide Sozialak, Osasuna, Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala eta Kultura eta Kirola.
-
427/09/2022 - 30/11/2022
4. fasea. HERRITARREN PARTE-HARTZEA
Jendaurreko aldian herritarrek ENEAS 2030 estrategiaren zirriborroari ekarpenak egiteko aukera izanen dute horretarako eraturiko gunearen bidez: https://participa.navarra.es/. Galde-sorta bat egonen da eskuragarri, interesdunek ekarpenak errazago egin ditzaten. Kontuan hartuko dira, orobat, Ingurumen hezkuntzaren sektoreak "Ingurugiro Hezkuntzarekin Bueltaka” jardunaldietan eginiko ekarpenak (jardunaldiak ANEA-Nafarroako Ingurumen Hezkuntzako Elkarteak antolatu zituen, 2021eko urrian).
-
501/12/2022 - 13/02/2023
5. fasea. EKARPENAK TXERTATZEA
Jasotako proposamenak eta ekarpenak jaso eta xehe-xehe aztertuko ditu Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak behar bezala balioestearren, eta Estrategiaren dokumentura bilduko dira, baldin eta ezarritako xede eta helburuekin bat badatoz, bideragarritzat eta egokitzat jotzen badira, Nafarroako Gobernuak dituen eskumenekoak badira, dokumentu estrategiko batek behar duen zehaztasuna badute eta Estrategiaren xedea eta ikuspegia lortzeko ideia garrantzitsuak proposatzen badituzte.
-
614/02/2023 - 05/03/2023
6. fasea. ITZULKETA
ENEAS 2030 estrategiaren behin betiko dokumentua jendaurrean paratuko da eta behar bezala zabalduko da parte-hartze prozesuan zehar parte hartzen duten pertsona eta erakunde guztien artean.
Itzulketa-dokumentu bat prestatu eta zabalduko da. Hartan, jasotako ekarpen guztiak bilduko dira: onartu diren ala ez adieraziko da, eta ez onartzeko arrazoiak zehaztuko. Gainera, itzulketa-jardunaldi bat eginen da, emaitzen berri emateko.
-
706/03/2023 - 28/05/2023
7. fasea. ONESPENA
Gobernuaren erabakiaren bidez onetsiko da Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako 2030erako Estrategiaren behin betiko dokumentua
-
829/05/2023 - 31/12/2030
8. fasea. JARRAIPENA ETA EBALUAZIOA
ENEAS 2030 estrategiaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko beharrezkoak diren mekanismoak eratuko dira, sektoreen arteko jarraipen-mahai bat eta guzti, non ordezkatuta egonen baitira Nafarroan Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren garapenarekin loturiko sektoreak, honako hauek batez ere:
- Nafarroako Gobernuaren unitateak eta/edo enpresa publikoak
- Profesionalak, enpresak, ekipamenduak, Ingurumen Hezkuntzako sareak eta ANEA
- Gizarte erakundeak
- Unibertsitateak
- Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzako proiektuetan engaiaturiko ikastetxeak eta/edo ikastetxeen sareak
- Profesionalen erakundeak eta elkargoak
- Toki-erakundeak