Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia - ENEAS 2030
#eneas2030 Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Acerca de este proceso
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
ENEAS 2030 esparru-dokumentu bat da, Nafarroako Gobernuak Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzan bultzatu beharreko jarraibideak eta lan-ildoak ezarri nahi dituena, bai eta beste sektore batzuendako orientabideak eman ere.
Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak herritarren partaidetzarako prozesu bat bultzatzen du, eztabaidarako, hausnarketarako eta ekarpenetarako gune bat sortzearren Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako 2030erako Estrategia prestatzeko (ENEAS 2030).
ENEAS 2030 estrategiak esparru berri bat definitu nahi du, ingurumen hezkuntzaren ikuspegi berrietara egokitua; izan ere, ikuspegiok hertsiki lotuak daude larrialdi klimatikoaren eta iraunkortasunaren arloko nazioarteko eztabaidekin, gizarte eta ingurumen arloetan dauzkagun erronka berriekin eta Nafarroako Gobernuak eskualde-mailan, nazio-mailan eta nazioartean harturiko konpromisoekin. Erronka horiei erantzun behar die Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzak, funtsezko tresna baita inpaktuak murriztu eta ingurunearekin ditugun harremanak hobetzeko irtenbideak bilatu eta abiarazteko (maila guztietako irtenbideak, hala tokian-tokikoak, nola maila globalekoak), eta garapen iraunkorrerantz aurrera egiteko hiru arloetan: gizartean, ekonomian eta ingurumenean.
Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzen du estrategia hori prestatzeko bultzada eta lidergoa, baina Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzarekin lotura duten Gobernuko gainerako departamentuen engaiamendu aktiboa behar da estrategia prestatu eta abiarazteko, bai eta beste administrazio publiko batzuena ere (bereziki toki-erakundeena), eta, orobat, beste eragile eta sektore sozial batzuena.
Horretarako, informazioa zabaltzeko eta parte hartzeko prozesu bat bultzatuko da, bai barnekoa –Nafarroako Gobernuaren esparruan– eta bai jendaurrekoa, Gobernu Irekiaren Atariaren bidez ekarpenak biltzeko epealdi bat ere egonen delarik.
Parte-hartze prozesua
Parte-hartze prozesuaren helburu nagusia eztabaidarako, hausnarketarako eta ekarpenak biltzeko gune bat sortzea da, ENEAS 2030 - Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzaren Nafarroako Estrategia prestatzeko.
Beraz, komunikatu, aktibatu, esperimentatu, bildu eta dokumentatzea da asmoa, balio hauek izanik prozesuan gidari: inklusibitatea, gardentasuna eta lankidetza.
Prozesuaren faseak:
Eragileen mapa
POCTEFA ADNPYR proiektuari esker, 2020an funtsezko eragileen mapa bat egin zen, eta Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzarekin zuzeneko lotura duten hainbat sektoretako erakundeak eta profesionalak identifikatu ziren.
Hasierako mapa hori eguneratuz joanen da parte-hartze prozesuak eta Estrategiaren beraren ezarpenak aurrera egin ahala.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2022ko irailaren 27tik 2023ko azaroaren 30era arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Proposamenak Ikusi (17) proposamenak
-
Sortze-data
25/11/2022 -
- 0
-
Sortze-data
25/11/2022 -
- 0
-
Sortze-data
26/11/2022 -
- 0
-
Sortze-data
26/11/2022 -
- 0
Partekatu: