Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategiaren ebaluazioa
Osasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren Humanizaziorako Estrategia pertsonak kontuan hartuko dituen asistentzia-eredu bat lortzera bideratzen da. Estrategiaren ebaluazio parte-hartzailearen bidez, etorkizuneko ekintzak garatzeko oinarriak ezarri ahal izango dira.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren Humanizaziorako Estrategiaren ebaluazio-prozesu parte-hartzailea sustatzen du.
Humanizaziorako Estrategia 2017an sortu zen, eta profesionalen jarduera eta herritarren osasun-premiak harmonizatzen dituen arreta-eredua txertatzen du.
Estrategia garatzeko 5 lan-ildo nagusi ezartzen dira:
Estrategiaren ebaluazio parte-hartzaileari esker, etorkizuneko ekintzak garatzeko oinarriak finkatu ahal izango dira eta osasun-arloan arreta-prozesu ezberdinetan parte hartzen duten eragile guztien protagonismoa aktiboa sustatu ahal izango da.
HELBURUAK
Orokorrak
- Estrategiaren garapena parte hartuz ebaluatzea.
- Gizartearen eta herritarren parte-hartzea sustatzea.
Espezifikoak
- Humanizaziorako Estrategiaren inguruan oinarriak diagnostikatzea eta ezartzea.
- Jarraitu beharreko ekintza-lerro posibleak ondorioztatzea.
- Biztanleriaren artean Osasunaren Humanizaziorako Estrategia bistaratzea.
- Estrategiaren inguruan teknikariek, osasun-profesionalek eta herritarrek dituzten beharrak ezagutzea.
PARTE HARTZEKO PROZESUA
Lankidetzaren esparruan kokatutako prozesu hau Osasun Sistema hurbilagoa, iraunkorragoa eta gizatiarragoa garatzera bideratuta dago.
Gizarte osoak ekarpenak egiteko irekitako prozesu parte-hartzailearen helburua da Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren Humanizaziorako Estrategiaren etorkizuneko jardueren gidalerroak ezartzea.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2023ko urtarrilaren 11tik otsailaren 15era arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (4)
-
Sortze-data
22/01/2023 -
- 0
-
Sortze-data
15/02/2023 -
- 0
-
Sortze-data
15/02/2023 -
- 0
-
Sortze-data
21/02/2023 -
- 0
Partekatu: