Nafarroako Osasun Sistema Publikoa Humanizatzeko Estrategiaren ebaluazioa
Osasun Departamentua
Prozesuaren faseak
-
101/10/2022 - 31/12/2022
Diagnostiko fasea
Lehen fasean, Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren Humanizaziorako Estrategiaren Ebaluazioari buruzko analisia jasotzen da. Diagnostiko horri esker, Estrategian burututako ekintzak ezagutu daitezke eta prozesuari dagokion ebaluazio parte-hartzailea modu egokian garatu.
Fase honen helburuak:
- Humanizaziorako Estrategiaren eta 2018 eta 2022 urte artean burututako ekintzen analisi dokumentala egitea. COVID-19 pandemiaren eragina.
- Estrategiaren ebaluazioaren gainean parte hartzeko prozesua abian jartzeko oinarriak ezartzea.
Horretarako, Osasunaren Humanizazioaren eta Parte-hartzearen eta Estrategiaren beraren inguruko dokumentazioa aztertzen da, funtsezko pertsonei elkarrizketak egitearekin batera.
-
211/01/2023 - 15/02/2023
Ekarpenak egiteko fasea
Osasun-arloan, arreta-prozesu ezberdinetan parte hartzen duten eragile guztien protagonismo aktiboa sustatu nahi da prozesu honetan.
Erabiltzaileen eta osasun-zerbitzuak ematen dituzten pertsonen esperientziak, proposamenak eta iradokizunak balio handikoak dira, eta, era horretan, herritarrek osasun-politiketan duten parte-hartzea baliozkotzen da.
Haien ekarpenak jasotzeko, ondorengo jarduerak antolatu dira:
-Web gunean gune bat prestatu da banako proposamenak egiteko edo iritziak emateko. https://participa.navarra.es/processes_groups/1
-Parte hartzeko tailerrak egingo dira 2023ko urtarrilaren 15etik otsailaren 15era bitartean.
- Talde fokala Humanizazio Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoarekin.
-
316/02/2023 - 15/06/2023
Emaitzen gaineko txostena
Fase honetan, Estrategiaren Aholku Batzorde Teknikoak proposamenak bildu eta aztertuko ditu ondorioen txosten batean, eta horiek etorkizuneko ekintza-lerroak ezartzeko balioko dute.