Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko agenda 2022-2027
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Agendaren helburuak dira Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea prebenitzeko eta murrizteko hainbat lan arlotako jarduerak bultzatzea, jarduera horiek “Más alimento, menos desperdicio” estrategia nazionalarekin lerrokatzea, Nafarroako Hondakinen 2017-2027ko Planean adierazten den bezala, eta NBEren Garapen Jasangarrirako helburuak lortzen laguntzea.
Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko agendaren helburua da planteatutako helburuak lortzea 3. kapituluan aurkeztutako jarduerak garatuz. Eta, gainera, agendaren urteko jarraipena eginen da, 4. kapituluan aipatzen den bezala, helburuak lortzen ari diren ala ez ikusteko.
Eragindako sektoreei dagokienez, agendaren helburua da Nafarroako Foru Komunitatean elikagaiak alferrik galtzea murriztea, eta aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira bai elikagaiak alferrik galtzea murrizteko jarduketak, bai elikagaien hondakinak kudeatzeko jarduketa espezifikoak.
Agendak lehentasunen hierarkiaren goiko mailetan jarriko du arreta. Agendako jarduketen helburua izanen da hobekuntzak lortzea elikagaien industrian, eraldaketan eta fabrikazioan, txikizkako salmentan eta elikagaien beste banaketa mota batzuetan, jatetxeetan eta elikagai zerbitzuetan, bai eta etxeetan ere.
Indarraldia 6 urtekoa da (2022-2027), eta, amaitutakoan, luzatzen edo berrikusten ahalko da, egokitzat jotzen bada edo Europako, nazioko eta eskualdeko unean uneko eskakizunen arabera.
Erlazionatutako edukia:
- Estrategia “más alimento menos desperdicio”. Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación.
- Plan de Residuos de Navarra 2017-2027.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2022ko irailaren 21etik 2022ko urriaren 23ra artekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko azaroaren 2an hartua, Nafarroan elikagaiak alferrik galtzea murrizteko agenda, 2022-2027 urteetakoa, onesten duena.
Proposamenak Ikusi emaitza guztiak (3)
-
Sortze-data
06/10/2022 -
- 0
-
Sortze-data
21/10/2022 -
- 0
-
Sortze-data
13/10/2022 -
- 0
Partekatu: