Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030 – ENS·2030·NEJ
Eskubide Sozialetako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Nafarroako Estrategia Jasangarria. Foru Komunitatearen estrategia eskualde-garapen jasangarriko eredu baterako eta 2030 Agendako garapen jasangarriko helburuak (GJH) modu integratuan betetzeko.
2030 Agenda Foru Komunitatean ezartzeko urrats osagarriak finkatzeko sortu zen Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030 / ENS·2030·NEJ .
ENS·2030·NEJ Jaren helburua ez da, bakarrik, eskualdeko garapenaren plangintza estrategikoa egitea jasangarritasunaren ikuspegitik, baizik eta, orobat, gobernantzarako tresna erabilgarri bat gauzatzea. Kontua da politika publikoak banan-banan ebaluatzeko prozedurak txertatzea, eta aurreikustea eta ebaluatzea zer ondorio dituzten jasangarritasunaren printzipioei eta balioei dagokienez, eta zer-nola laguntzen duten eskualdeko garapen jasangarriaren eredua aurrera eramaten. Aintzat hartu behar da ENS·2030·NEJ Nafarroako Gobernuko departamentuek eginiko plan, proiektu eta estrategien bilduma bat dela, eta departamentuek ezinbestean txertatu dituztela beren parte-hartze prozesuak. Izan ere, jarraipen-sistema planen plantzat hartzen ari da, hala ebalua dadin.
ENS·2030·NEJ diseinatzeko partaidetza-prozesuaren helburu nagusia da adostasuna sortzea politika sektorialen jarraipen-sistemaren irismenaren gainean eta garapen jasangarriaren izaerari edo jasangarritasunari buruzko gobernu-ekintzaren gainean. Horri esker, gainera, errazagoa da 2030 Agendarekin bat egitea, zeren ebaluatzen baitu bai GJHen xedeen adierazleekiko erlazioa, bai jasangarritasunean (izaeran, printzipioetan eta balioetan) dituen ondorioen ebaluazioa
Hauxe da, beraz, asmoa: ekarpen osagarriak komunikatu, aktibatu, esperimentatu, bildu eta dokumentatzea, eta, aldi berean, parte-hartze prozesuaren helburu berariazko batzuk erdiestea. Honako hauek:
- Herritarrei ENS·2030·NEJaren garrantzia ezagutaraztea.
- 2030 Agenda Foru Komunitatean ezartzen laguntzea
- Jasangarritasunaren izaera, printzipioak eta balioak zabaltzea Nafarroan.
- Politika publikoek jasangarritasunean duten eragina ulertzen laguntzea.
- Gizartearen –biztanleriaren eta eragileen– eta teknikarien iritzia jakitea diagnostikoa eta proposamenak egiterakoan.
- 2030 Agendaren orientabideen araberako ENS·2030·NEJ diseinatzea, Nafarroako gizartearen irizpideekin bat.
Aurreikuspenak:
Dokumentu zirriborroa: urriaren hasieran egonen da eskuragarri.
Behin betiko dokumentua (jendaurrean hilabetez).
Proposamena eta dokumentuak finkatzea: abendua.
ENS·2030·NEJ onestea: 2022ko abenduaren 31 baino lehen.
Ondorengo jarraipena: gobernu-ekintza.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2022ko azaroaren 15etik 2022ko abenduaren 15era artekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen
Onarpena
2030erako Nafarroako Estrategia Jasangarria 2023ko urriaren 4an onartzea.
Erlazionatutako edukiak:
Proposamenak Ikusi emaitza guztiak (1)
-
Sortze-data
23/11/2022 -
- 0
Partekatu: