Nafarroako Estrategia Jasangarria 2030 – ENS·2030·NEJ
Eskubide Sozialetako Departamentua
Prozesuaren faseak
-
110/08/2022 - 04/10/2022
Zirriborro fasearen hasiera
Teknikariek prestatu dute lehen zirriborroa jasangarritasunaren ezaugarri diren balio eta printzipio horiek hautatuz Nafarroako Gobernuaren plan eta politiketatik, 2030 Agendaren alderdi eta eremuei dagokienez.
-
205/10/2022 - 14/11/2022
Deliberazio fasea
Gogoeta fasean, herritarrek ekarpenak egin ahal izango dizkiote egindako zirriborroari.
ENS-2030-NEJ dokumentuaren zirriborroari ekarpenak egingo zaizkio horretarako prestatutako gunean eta bi tailer egingo dira: bata, herritarrei irekia, eta bestea, teknikoa.
-
315/11/2022 - 15/12/2022
Jendaurreko erakusketa fasea
Jendaurreko fasean herritarrek berriz ere ekarpenak egin ahal izanen dizkiote behin betiko dokumentuari.
Ekarpenak eta proposamenak horretarako prestatutako tokitik jasoko dira.
-
416/12/2022 - 05/03/2023
Emaitzen txostena
Parte-hartze prozesuaren proposamenen fasea bukatu ondoren, txosten bat eginen da, ekarpen eta iradokizun guztien erantzunak bildurik. Emaitzen txosten hori argitara emanen da, baita Estrategiaren behin betiko dokumentua ere.
-
506/03/2023 - 10/10/2023
Planaren onespena
Foru Komunitatearen Garapen Jasangarrirako Estrategia egiteko eta 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) modu integratuan betetzeko prozesuaren azken fasea da.
Nafarroako Gobernuak onetsiko du estrategia.
-
616/08/2023 - 31/12/2026
Planaren jarraipena
Gobernuaren Ekintza arduratuko da planaren jarraipenaz eta betearazpenaz.