Herritarren parte hartzerako Nafarroako kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Hautagaitzak aurkezteko prozeduraren irekiera, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kide izateko
Aurkezpen epea: ekainak 1etik uztailaren 30 arte
Eskabide-inprimakian dokumentuak erantsi daitezke.
Parte hartu, Nafarroa! webgunean erregistratzeko, urrats hauek jarraitu behar dituzu.
Inprimakia
Herritarren parte-hartzea bultzatzen duten erakundeak bilatzen dira.
Hautagaitzetan bi izen agertuko dira: titularrarena eta ordezkoarena. Ordezkaritza orekatuaren printzipioa bermatzeko, gizon bat eta emakume bat proposatuko dira.
Erantsitako inprimakian, datu horiez gain dokumentu hauek erantsiko dira:
1.–Erakundearen akordioa, proposatutako pertsonen hautagaitza onesten duena.
2.–Egiaztagiria, hautagaiek (titularrak eta ordezkoak) herritarren parte-hartzearen arloan esperientzia badutela ziurtatzen duena.
3.–Herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duten ERAKUNDE ETA ELKARTEENTZAT SOILIK
-Adierazi erakundea zein erregistrotan dagoen inskribatua
-Erakundearen estatutuak edo erakundeak herritarren parte-hartzearen arloan egindako jarduerak.
Galdeketa itxia
Galdetegia itxita dago eta ezin da erantzun.