Herritarren parte hartzerako Nafarroako kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Acerca de esta asamblea
Nafarroako Foru Komunitateko Aholkularitza eta parte-hartze goi mailako organoa, parte-hartze demokratikoaren gaietan eskumena duen Departamentuari atxikitako herritarren partaidetza gaietan.
Eginkizunak:
- Aholkularitza lanak egitea Nafarroako Administrazio Publikoei dagokienez, erakunde espezializatuei aholkuak ematea herritarren parte-hartzearen gaineko politiken diseinuari buruz eta irizpenak edo txostenak egitea parte-hartze demokratikoarekin zuzeneko lotura duten aplikazio orokorreko programa, plan edo xedapen arau-emaileei buruz.
- Herritarren parte-hartzearen arloan diharduten entitateen mugimendu asoziatiboak herritarren parte-hartzeari buruzko politika publikoen planifikazioan, egikaritzan, segimenduan eta ebaluazioan izanen duen parte-hartze kolaboratiboa artikulatzea.
- Herritarren parte-hartzeak Nafarroan duen egoera orokorra analizatu, ikertu eta ebaluatzea, erreferente esanguratsuetatik abiatuta, horri esker parte-hartzerik gabeko egoerak antzeman ahal izateko, eta politika publikoetan herritarren parte-hartzea sustatzeko egoki iruditzen zaizkion neurri guztiak proposatzea.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Parte-hartzearen gaineko urteko planari buruzko txostena egitea.
- Nafarroako Gobernuaren Parte-hartzearen gaineko urteko memoriaz arduratzea.
- Indarra duten arauetan ezartzen zaizkion gainerako eginkizunak.
Osaera:
1- Burua
2- Buruordea
3- Kideak
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren bederatzi ordezkari; herritarren parte-hartzearen arloan eskumenak dituen zuzendari nagusiak proposatu beharko ditu.
b) Nafarroako toki entitateen lau ordezkari.
- Iruñeko Udalak bat proposatuko du.
- Tuterako Udalak bat proposatuko du.
- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak bat proposatuko du.
- Nafarroako gainerako toki entitateek bat proposatuko dute, baldin eta herritarren parte-hartzerako egiturak badituzte eta/edo herritarren parte-hartzerako proiektuetan esperientzia badutela frogatzen badute.
c) Herritarren parte-hartzerako erakunde, elkarte edo entitateen bederatzi ordezkari; horietatik seik erakunde eta elkarteen ordezkariak izan beharko dute, batek kontsumitzaileen elkarteena, beste batek sindikatuena eta azkenak enpresaburuen elkarteena.
- Sei ordezkari herritarren parte-hartzea sustatzea helburu duten entitateak. Entitate horiek Nafarroako Elkarteen Erregistroan edo Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribaturik egon behar dira
- Nafarroako kontsumitzaileen elkarteen ordezkari bat.
- Nafarroako sindikatuen ordezkari bat.
- Nafarroako enpresaburuen elkarteen ordezkari bat.
d) Gizartearen interesak ordezkatzen dituzten herritarren erakunde edo entitateen sei ordezkari.
- Irisgarritasun Unibertsala eta Pertsona Ororentzako Aukera Berdintasuna Sustatzeko Kontseiluak bat proposatuko du.
- Nafarroako Gazteriaren Kontseiluak bat proposatuko du.
- Nafarroako Adinekoen Kontseilua bat proposatuko du.
- Migratzaileen Foroak bat proposatuko du.
- Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluak bat proposatuko du.
- Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluak bat proposatuko du.
e) Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari bat.
f) Hiru ordezkari Nafarroako elkarte profesionalen izenean
Herritarren parte-hartzearen alorrean eskumena duen departamentuko ordezkari bat izanen da idazkaria, departamentuko titularrak izendaturik; titularrak ordezko bat ere hautatuko du. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako eginkizunak izanen ditu.
Funtzionamendua:
Osoko Bilkura
- Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluak osoko bilkuran jardunen du.
- Osoko Bilkura Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluko kideek osatzen dute.
Lantaldeak
- Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluak bere eginkizunak bete ditzan, lantaldeak eratzen ahalko dira intereseko gaiak aztertzeko, hala behar denean.
- Lantaldeetako bat “Nafarroako herritarren parte-hartzearen behatokia” deituko da, eta eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste: herritarren parte-hartzeari buruzko ikerketa soziala bultzatzea, arlo horretako joera instituzional eta sozialak aztertzea eta haren berrikuntza sustatzea, jardunbide egokiak nabarmendu eta proposatzea, parte-hartzearen kultura hezkuntzaren bidez bultzatzea, eztabaida publikoak bultzatzea, eta herritarren prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzea arlo horretan, hori guztia genero ikuspegitik eta ikuspegi intersekzionaletik.
Adituak agertzeko eskaerak
Osoko bilkurara eta lantaldeetara, aditu egokiak bertaratzen ahalko dira, hitza izanik baina botorik gabe, bilkura jakin horretan landuko diren gaiei buruz duten ezagutza berariazkoa dela-eta, eta eztabaidatu beharreko gai zehatz horretarako.
Behatzaileak
Kontseiluaren osoko bilkuran parte hartzen ahalko dute, besteak beste, Nafarroako Gardentasunaren Kontseiluaren ordezkariek eta Nafarroako Arartekoaren ordezkariek, behatzaile gisa, hitza izanik baina botorik gabe.
Araudia:
12/2019 FORU LEGEA, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-Hartze demokratikoari buruzkoa.
31/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 22koa, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.
Atxikia duen departamentua:
Lehendakaritzako eta Berdintasun Departamentua
Partaidetza prozesu erlazionatuak
Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legeak 48. artikuluan ez...
-
Hasiera-data
04/09/2022 -
Bukaera-data
30/11/2022
-
Sortze-data
02/09/2022 -
Partekatu: