Foru Aginduaren proiektua , Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2023rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru agindu honek ezartzen du zein epetan sartu behar dituzten erakunde laguntzaileek 2023ko hamabostaldiei dagozkien funtsak eta zeinetan aurkeztu behar dituzten dokumentuak eta bidalketa telematikoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 81.1 artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du diru-bilketaren kudeaketan laguntzen duten gordailu entitateek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera, eta zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan igorriko dioten informazioa Nafarroako Foru Ogasunari. Foru agindu honen bidez, 2023rako informazioa igortzeko eta dirua sartzeko lekua, epea, modua eta gainerako baldintzak zehazten dira.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2022ko azaroaren 10etik abenduaren 4ra arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
121/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2023rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.
Partekatu: