Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren foru-aginduaren proiektua, zeinaren bidez garatzen baita lekualdatutako langileentzadko araubide berezia eta onesten baitira 149 eta 150 ereduak
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru Aginduaren Proiektua, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita lekualdatutako langileentzako araubide berezia eta onesten baitira 149 eta 150 ereduak, hurrenez hurren: "Lekualdatutako langileentzako araubide berezirako aukera, uko egitea, baztertzea eta lekualdaketaren bukaera komunikatzea" eta "Lekualdatutako langileen araubide bereziaren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioa"
Foru agindu honen xedea da lekualdatutako langileen araubidea garatzea; araubide hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 52 ter artikuluan ezarritakoa da.
Foru agindu honek, batetik, lekualdatutako langileen araubidearen garapena bateratzen du, kontuan hartuta horretarako Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurriei buruzko Foru Legeak 2023ko urtarrilaren 1eko ondorioekin araubide horretan sartu dituen aldaketak, eta, bestetik, komunikazio eta aitorpenerako ereduak onesten ditu. Horrenbesez, foru agindu honek indarrik gabe uzten ditu 225/2011 eta 971/2012 foru aginduak.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2023ko otsailaren 3tik 23ra arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
13/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen baita lekualdatutako langileentzako araubide berezia eta onesten baitira 149 eta 150 ereduak, hurrenez hurren: "Lekualdatutako langileentzako araubide berezirako aukera, uko egitea, baztertzea eta aplikazio epearen bukaera komunikatzea" eta "Lekualdatutako langileentzako araubide bereziari dagokion pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren autolikidazioa".
Partekatu: