Foru Agindua proiektua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, 172 eta 173 ereduak onesten dituena, hurrenez hurren: "Diru birtualean dagoen saldoen informazio aitorpena" eta "Diru birtualean egindako eragiketen gaineko informazio aitorpena".
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru agindu honen xedea da 172 eta 173 ereduak onestea, hurrenez hurren: "Diru birtualean dagoen saldoen informazio aitorpena" eta "Diru birtualean egindako eragiketen gaineko informazio aitorpena".
Abenduaren 29ko 21/2020 Foru Legeak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartu zituenak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatu zuenak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatu zuen (4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 2koa) informazio-betebehar berriak ezartzeko diru birtuala edukitzearen eta harekin egindako eragiketen gainean (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko laugarren xedapen gehigarriko 8. eta 9. apartatuak). Foru lege honen xedea da informazio-betebehar horiek betetzeko ereduak onestea.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2023ko maiatzaren 20tik ekainaren 11ra arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
30/2023 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, diru birtualaren saldoei eta diru birtualarekin egindako eragiketei buruz informatzeko betebeharrak garatzen dituena, eta 172 eredua ("Diru birtualeko saldoen gaineko aitorpen informatiboa") eta 173 eredua ("Diru birtualarekin egindako eragiketen gaineko aitorpen informatiboa") onartzen dituena.
Partekatu: