Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren foru-aginduaren proiektua, zeinaren bidez aldatzen baita 194 eredua onartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren abenduaren 17ko 146/2021 Foru Agindua
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Prozesuaren faseak
-
111/11/2022 - 24/11/2022
Hasierako Fasea
Herritarrek parte hartzeko prozesu hau bultzatu da eztabaidarako, hausnarketarako eta ekarpenak egiteko gune bat sortzeko helburuarekin, arau hau prestatzeko: Foru Agindua, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 17an emandako 146/2021 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez onetsi zen 194 eredua: “Urteko laburpena, kapital higigarriaren etekinen eta errenten gaineko atxikipenena eta konturako sarrerena, etekin eta errenta horiek besteren kapitalak eskuratu eta erabiltzetik datorren edozein aktibo eskualdatu, amortizatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozkoak direnean, eta urteko laburpen informatiboa, kooperatibei egindako ekarpenen itzulketei eta eskualdaketei buruzkoa” izenekoa.
Fase honetan, parte-hartze prozesuan dagoen jarduketaren berri ematen da
-
225/11/2022 - 21/12/2022
Ekarpenak egiteko fasea
Jendaurreko epean, herritarrek ekarpenak egiten ahal dizkiote foru aginduaren zirriborroari.
Ekarpenak eta proposamenak horretarako prestaturiko gunean bilduko dira.
-
322/12/2022 - 16/04/2023
Emaitzen txostena
Parte hartzeko prozesuaren proposamen fasea bukatu ondoren, emaitzen txostena egin eta argitara emanen da.