Foru Aginduaren Proiektua Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua. Haren bidez onetsi zen 190 eredua, “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena” izenekoa.
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru agindu honek 3/2018 Foru Agindua aldatzen du, zeinaren bidez onetsi baitzen 190 eredua, ereduan informazio gehigarria gehitzeko.
Eredua aldatu da, bi kontu hauen gaineko informazioa gehitzeko: batetik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren erregelamenduaren 64.3.f) artikuluko atxikipenik edo konturako sarrerarik gabeko sarien informazioa, eta, bestetik, bizikidetza unitatearen titularraren IFZrena, hura bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren hartzailea ez denean.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2022ko azaroaren 21tik abenduaren 15era arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
126/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 19koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 8ko 3/2018 Foru Agindua, "Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, lan etekinengatik, enpresa- eta lanbide-jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik egindako atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena" izeneko 190 eredua onetsi zuena.
Partekatu: