Aldez aurreko kontsulta, Foru Dekretuaren proiektua Klima Aldaketari buruzko Nafarroako Herritarren Batzarra arautzen duena
#AsambleaCiudadanaNavarra Landa Garapena eta Ingurumena
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Aldaketa klimatikoaren Nafarroako herri batzarraren arauketa.
Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko martxoaren 22ko 4/2022 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen duenez, klima aldaketaren arloko plangintza egiteko, Nafarroako Gobernuak indartu eginen ditu lehendik dauden parte hartzeko mekanismoak, eta modu egituratuan bermatuko du herritarren parte-hartzea klima aldaketaren arloko erabakiak hartzeko prozesuan, klima aldaketaren Nafarroako herritarren batzar bat ezarriz. Batzar horren osaera, antolaketa eta funtzionamendua ingurumen arloko departamentu eskudunaren titularraren foru agindu bidez onetsiko da.
Foru agindu horretan honako hauek ezarriko dira:
a) Osaera. Berdintasun printzipioari jarraituko dio, zeina bermatuko baita aldagai soziodemografiko gako batzuen (adina, sexua, errenta, prestakuntza profesionala...) araberako zozketa estratifikatua eginez.
b) Funtzionamendua printzipio hauen araberakoa izanen da: ordezkagarritasuna, inpartzialtasuna, independentzia, gardentasuna eta klima aldaketaren gaineko ingurumen informaziorako eskuragarritasuna, eta hori guztia parte-hartzearen aurretik eta informazio aniztasunarekin.
c) Galdera baten inguruan eztabaidatzeko agindu zehatza.
d) Batzarraren gobernantza tresnak: gutxienez aditu aholku-emaile independenteen talde bat eta koordinaziorako eta laguntza tekniko-logistikorako panel bat. Bermatzaileak ere izendatuko dira; horiek gainbegiratzaile independente gisa jardunen dute eta bermatuko dute prozesua independentzia eta deontologia arauekin bat etorriz betetzen dela.
e) Lan metodologia, erabakiaren iraupena eta lanak bukatzeko epea.
Ekarpenak egiteko Epea:
- Ekarpenak egiteko epea 2022ko abuztuaren 26tik irailaren 16ra artekoa da.
- Ekarpenak egiteko espazioa erabilita
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (4)
-
Sortze-data
16/09/2022 -
- 1
-
Sortze-data
08/09/2022 -
- 1
-
Sortze-data
16/09/2022 -
- 0
-
Sortze-data
16/09/2022 -
- 0
Partekatu: