Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen Foru Dekretuaren proiektua
Hezkuntza Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Gardentasunaren Atarian argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen Foru Dekretuaren proiektua.
Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa aldatzen duenak, aldaketa garrantzitsuak sartzen ditu arauaren aurreko idazketan, jatorrizko testuan aurreikusitako neurriak hezkuntza-sistema XXI. mendeko erronketara egokitzeko.
Haur Hezkuntzari dagokionez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren testu berriak etapako antolamenduari eta printzipio pedagogikoei gehitzen die haurtzaroaren kultura espezifikoarekiko errespetua, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan eta haren Batzordearen Ohar Orokorretan zehazten dena.
Haur Hezkuntzako gutxieneko irakaskuntzak eta haien antolamendua ezartzen dituen otsailaren 1eko 95/2022 Errege Dekretua argitaratu ondoren, Nafarroako Gobernuari dagokio, lege organikoak berak emandako erantzukizuna bere gain hartuta, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzea foru dekretu honen bidez.
Partekatu: