Foru dekretu hau aldatzeko foru dekretuaren proiektua prestatzeko: apirilaren 20ko 36/2009 foru dekretua, nafarroako unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzen duena
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Arauaren helburua da, alde batetik, arau-esparru argia izatea lan-kontratu berrietarako deialdiak egin eta halako kontratuak sinatzeko, zeinak lan-kontratudun irakasle iraunkorren kontratuak izanen baitira LOSU indarrean sartzen denetik aitzina, eta, bestetik, araubide juridiko bat izatea, lan-kontratudun irakasle iraunkorren modalitatean sartzen diren irakasle kontratatu doktoreei aplikatzeko
Diputatuen Kongresua Unibertsitate Sistemaren Lege Organiko berriaren tramitazioa amaitzen ari da. LOSUk aldaketa handia dakarkie unibertsitate-erregulazioaren alderdi aunitzi. Aldaketa horien ondorioz, sakon aldatu beharko da 36/2009 Foru Dekretua, apirilaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezartzen duena. Hala ere, laster gauzatuko den funtsezko erreforma horri kalterik egin gabe, uneotan beharrezkoa da aipaturiko foru dekretuaren aldaketa partzial bat egitea LOSUk, indarrean sartzean, ekarriko dituen berehalako ondorioei erantzuteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak hala jakinarazi dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2023ko martxoaren 22tik apirilaren 16ra arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
52/2023 FORU DEKRETUA, ekainaren 14koa, apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretua aldatzen duena. Apirilaren 20ko 36/2009 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaile kontratatuen araubidea ezarri zen.
Partekatu: