Foru dekretuaren proiektua, zeinaren bidez sortu eta arautzen baita Nafarroako Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE)
Osasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru dekretuaren proiektua, arautzeko Nafarroako Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa (NA-mIBE), zeinaren eginkizuna baita ikerketa biomedikoko proiektuetan parte hartzen dutenen eskubideak, segurtasuna eta ongizatea babestea.
Foru dekretuaren helburua da Ikerkuntza Batzorde Etikoaren izena eta eginkizunak egokitzea ikerketa biomedikoari eta datuen babesari buruzko araudiaren eskakizun guztietara, eta, aldi berean, batzordearen osaera aldatzea, arintasun handiagoz jardun dezan.
Foru dekretuak honako hauek arautzen ditu:
a) eginkizunak eta jarduketa eremua
b) osaera, eta kideak izendatzeko eta kargutik kentzeko mekanismoa
c) Batzordeko organoak
d) Funtzionamendurako araubidea
e) Batzordea akreditatzeko mekanismoa
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2023ko martxoaren 16tik apirilaren 10era bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Partekatu: