Foru Dekretuaren proiektua, zeinak arautuko baititu Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua
#ConsejoNavarroParticipacion Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Prozesuaren faseak
-
106/09/2022 - 14/09/2022
informazio-fase
Informazio fasean, Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseilua arautuko duen foru dekretuaren zirriborroa argitaratu da.
Aldi berean, denbora horretan, informazio eta azalpen saio bat antolatu da, bai abian jartzen den parte hartzeko prozesuari buruz, bai partaidetza organoa arautuko duten oinarriei buruz.
-
215/09/2022 - 05/10/2022
Deliberazio-fasea eta jendaurrean jartzeko fasea
Deliberazio fasean, herritarrek ekarpenak egiten ahalko dizkiote Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzen dituen Foru Dekretuaren proiektuaren zirriborroari.
Ekarpenak eta proposamenak horretarako prestaturiko gunean bilduko dira.
Gainera, aurrez aurreko deliberazio saio bat antolatuko da, foru dekretuaren proposamena hobetuko duten proposamenak biltzeko.
-
306/10/2022 - 31/10/2022
Emaitzak itzultzea
Parte hartzeko prozesuaren deliberazio fasea amaitu ondoren, emaitzen txosten bat eginen da, webgune honetan argitaratuko dena, eta ekarpenak eginez parte hartu duten pertsonei informazio pertsonalizatuagoa emanen zaie.