Trenaren UGPS-ko parte hartze Plana (Etxabakoitzeko UGPSA)
Lurralde Kohesiorako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
Etxabakoitzeko UGPSari buruzko parte-hartze planaren bidez, tresna hori aldatzeko prozesuari ekinen zaio, bideragarria izan dadin. Ekainean gauzatuko da herritarren eta inplikatutako eragileen parte-hartzea, eta aldaketaren irismen zehatza erabakitzeko balioko duten ondorioak lortzea izanen du helburu.
PARTE-HARTZE PLANA da orain abiarazten den herritarren parte-hartze prozesuaren oinarrizko dokumentua, helburua baita, indarrean den "Abiadura Handiko Trenaren geltoki berriaren eremua eta Iruñeko antzinako tren geltokiaren eremua garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala" (Trenaren UGPS aedo Etxabakoitzeko UGPSa) ALDATZEAri dagokionez, era batera edo bestera ukitutako udal, pertsona eta erakundeen eta, oro har, herritarren ekarpenei bide ematea.
Aldaketa Nafarroako Gobernuak sustatzen badu ere (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez), oso garrantzitsua da UGPSa osatzen duten bi eremuetako planeamenduan interesa duten gizarte eragileen eta herritarren iritziak ezagutzea, aldaketaren izapidea hasi baino lehen.
Jakina denez, ABIADURA HANDIKO TRENAREN IRUÑERRIKO PARTZUERGOA da UGPSaren eremua gobernatzen duen administrazio erakundea, kudeaketa eta urbanizazio prozesuen kudeaketako eta hirigintzako garapen osorako. Erakunde hori osatzen dute Iruñeko, Zizurko eta Zizur zendeako udaletako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariek. Jakina da, orobat, kudeaketa-esleipen bat dagoela, Abiadura Handiko Trenaren Iruñerriko Partzuergoaren eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren arteko hitzarmen baten bidez formalizatu zena, laguntza teknikoa emateko UGPSko birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak onesteko prozesuan. Orain planteatzen den UGPSaren aldaketa proposamena egin da sinetsirik UPGSa garatzeko tresna egokiak izaten jarraitzen dutela bai indarrean den formula administratiboak (Partzuergoa) bai kudeaketa-esleipena barne hartzen duen hitzarmenak (Partzuergoaren eta Hirigintza Gerentziaren artekoa).
Parte-hartze plan honen barnean, UGPSa aldatzeko prozesuari ekiteko zergatien justifikazioaz eta indarreko legediak eskatzen duen dokumentazioaz gain, antolamenduko eta kudeaketako lau aukera agertzen dira.
Hitz hauekin hasten da parte-hartze planaren testua: Orain da herritarrei iritzia galdetzeko garaia, agirian proposatzen diren jarduera ildoen gainean, eta horretarako helaraziko zaizkie dokumentuan bertan agertzen den eta argitaratu izan den jarduketa egutegiaren arabera.
EKARPENAK EGITEKO EPEA:
- Ekarpenetan parte hartzeko epea 2022ko maiatzaren 30etik 2022ko ekainaren 20ra bitartekoa da.
- Lurralde Kohesiorako Departamentura igorri behar dira, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira zuzenduta. Aurkez daitezke: aurrez aurre, aldez aurretik hitzordua eskatuta, Nafarroako Gobernuaren Erregistroko bulegoetan; telematikoki, Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez; webgune honetan bertan, ekarpenak egiteko gaitu den gunearen bidez; edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainerako bideetako edozein erabiliz
DOKUMENTAZIOA:
Bilerak - Azken topaketak Ikusi topaketa guztiak (1)
Ikusi topaketa guztiak (1)proposamenak Ikusi emaitza guztiak (30)
Solicitudes de...
-
Sortze-data
22/06/2022 -
- 0
-
Sortze-data
30/05/2022 -
- 0
-
Sortze-data
03/06/2022 -
- 0
-
Sortze-data
21/06/2022 -
- 0
Partekatu: