Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa 2023
#POAccesibilidadUniversal23 Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Partaidetza prozesuak
2023ko Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Operatiboa da Nafarroako Gobernuak hartutako konpromiso irmoa Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan zehaztutako helburuak eta erronkak lortzeko, eta, zehazki, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legearen helburuak eta erronkak betetzeko. Gainera, plan horren bidez betetzen da aipatutako foru legearen lehen xedapen gehigarrian aurreikusitakoa.
Besteak beste, honako helburu hauek ditu:
- ALDAKETAN zentratutako plana izatea. 12/2018 Foru Legean desiratutako eta identifikatutako aldaketak lortzea.
- Lehentasunak ezarriko dituen plangintza garatzea, eta lehentasun horiek herritarrekin partekatzea planerako ezarritako aurrekontuaren esparruan.
- Jasotzen diren neurriak egingarriak eta neurgarriak izatea, eta kontuak ematea.
- Departamentuen arteko lan-dinamika sortzea, oinarri hartuta lankidetza eta elkarrekin sortzea.
- Plangintza dinamikoa eta etengabe hobetzen eta eboluzionatzen ari dena lortzea.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2023ko otsailaren 23tik martxoaren 23ra bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko prestaturiko gunearen bidez.
Onarpena
Nafarroako Gobernuak 2023ko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa onartu du, planak 159 neurri ditu. Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, 65 aldaketa ezarri nahi dira, 27 milioi euroko aurrekontuarekin
Partekatu: