2021-2024 Ekintzailetza Plana
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Prozesuaren faseak
-
101/12/2020 - 16/05/2022
Zirriborroa egiteko fasea
2021-2024 aldirako Nafarroako Ekintzailetza Planaren zirriborroa analisi estatistiko eta dokumentaleko hainbat teknika konbinatuz egin da. Nafarroako ekintzailetza-ekosistemako eragile garrantzitsuenek hainbat lan-mahaietan egindako parte-hartze prozesu garrantzitsu batean oinarritutako plana da.
-
217/05/2022 - 16/06/2022
Jendaurrean jartzeko fasea
Jendaurreko erakustaldian, herritarrek ekarpenak egin diezazkiokete 2021-2024ko Nafarroako Ekintzailetza Planaren zirriborroari.
Ekarpenak eta proposamenak horretarako prestatutako espaziotik jasoko dira.
-
317/06/2022 - 30/11/2022
Emaitzen informazioa
Partaidetza-prozesuaren proposamenen fasea amaitu ondoren, emaitzen txostena egingo da eta jendaurrean jarriko da.
-
401/12/2022 - 17/12/2022
Onarpena
2021-2024 Ekintzailetza Plana egiteko prozesuaren azken fasea da. Plana Nafarroako Gobernuak onetsiko du.
-
518/12/2022 - 31/12/2024
Jarraipena
Planaren jarraipena eta exekuzioa Gobernuaren ekintzatik egingo da.
Planaren gobernantzaren arabera, Ekintzailetza Planaren gauzatzearen eta jarraipenaren koordinazioa Koordinazio Batzorde bati dagokio. Batzorde horren buru Nafarroako Gobernuko Lehiakortasun Zerbitzua izango da eta CEINen laguntza izango du idazkaritza teknikoko lanetan.