Nafarroako Lan Autonomoaren II. Plana
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Prozesuaren faseak
-
124/06/2021 - 02/06/2022
Zirriborroa egiteko fasea
Lehenik eta behin, enplegu autonomoaren egungo egoera aztertuko dugu, eta zer errealitateren aurrean gauden identifikatuko:
· Focus-group: topaketak hautatutako pertsonekin (funtsezko eragileak), galderak erantzuteko eta ikergaiaren inguruan eztabaidatzeko.
· Benchmark: beste plan batzuetan ezarritako beste eredu, politika edo neurri batzuekin alderatzea.
· AMIA: ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzeko diagnostiko estrategikoa.
Jarraian, ildo estrategikoak, ekintzak eta jarduketak finkatu dira, funtsezko eragileekin sinergian lan eginez, eta jarraian bete beharreko helburuak eta adierazleak ezarri dira.
-
203/06/2022 - 15/07/2022
Jendaurreko aldia
Jendaurrean jartzeko fasean, herritarrek ekarpenak egin diezazkiokete Nafarroako Lan Autonomoaren II. Planaren zirriborroari.
Ekarpenak eta proposamenak horretarako gaitutako gunean bilduko dira.
-
316/07/2022 - 03/08/2022
Emaitzen gaineko informazioa
Parte hartzeko prozesuaren proposamen fasea amaitu ondoren, emaitzen txostena egin eta argitara emanen da.
-
403/08/2022 - 31/10/2022
Onespena
Lan Autonomoaren II. Plana egiteko prozesuaren azken fasea da
-
501/11/2022 - ?
Jarraipena
Gobernuaren Ekintzak eginen du planaren jarraipena eta exekuzioa.