Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egiteko arreta zerbitzua ezartzea programa esperimental moduan.
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako 2021-2026 Planak zenbait neurri ezartzen ditu eta aurreikusten du, besteak beste, arrazakeriaren eta xenofobiaren biktimei laguntzeko zerbitzu publiko bat sortuko dela zerbitzu hauek ematearren: arreta integrala, bitartekaritza, justizia errestauratiboa, dokumentazioa eta sentsibilizazioa.
Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak hainbat jarduera, estrategia eta plan bultzatu ditu eta, besteak beste, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako 2021-2026 Plana prestatu du, Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 16an onartua.
Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako 2021-2026 Planak zenbait neurri ezartzen ditu eta aurreikusten du, besteak beste, arrazakeriaren eta xenofobiaren biktimei laguntzeko zerbitzu publiko bat sortuko dela zerbitzu hauek ematearren: arreta integrala, bitartekaritza, justizia errestauratiboa, dokumentazioa eta sentsibilizazioa.
Horiek horrela, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak programa esperimental hau ezartzea proposatu du: Nafarroan arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka egiteko arreta zerbitzua. Hasteko, bi urterako ezarriko da, eta helburu izanen du arrazakeria edo xenofobiagatik diskriminazioa jasaten duten biktimei arreta integraleko zerbitzua ematea.
Ekarpenak egiteko Epea
- Ekarpenak egiteko epea: 2022ko ekainaren 17tik uztailaren 10era.
- Ekarpenak egiteko espazioa erabilita
Partekatu: