Foru Aginduaren proiektua, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 035 eredua, izenburu honekin: “Honako subjektu pasibo hauei aplikatu beharreko araubide berezietan alta, aldaketa edo baja emateko aitorpena: subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkietenak, edo ondasunen urruneko salmentak edo ondasun-entrega nazional jakin batzuk egiten dituztenak
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru agindu honen xedea da 035 eredua onestea. Eredu horrek aukera ematen du Espainia identifikazioko estatu kide gisa daukaten enpresaburuek edo profesionalek 19/1992 Foru Legearen VIII. tituluko XI. kapituluan aurreikusitako araubide berezietako eragiketen hasiera, aldaketa edo amaiera deklaratzeko Nafarroako Foru Ogasunaren aurrean, eragiketa horietan sortutako zergaren ordainarazpena Nafarroari dagokionean.
Tributu Harmonizazioari buruzko ekainaren 23ko 2/2021 Legegintzako Foru Dekretuak leihatila bakarreko araubide berezi berri batzuk sartzen ditu Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legean, eta haiek baliatu ahal izanen dituzte, aukeran, orokorrean eragiketak atxikita geratzen diren estatu kidean finkatuta ez dauden enpresaburuek eta profesionalek, Erkidegoan ezarritako azken kontsumitzaileen alde egindako ondasun-emateek eta zerbitzu-prestazioek sortutako BEZa aitortzeko eta likidatzeko.
Araubide berezi horiek eragiten diote ondasunak entregatzearen tributazioari, baldin eta Europar Batasuneko beste estatu batetik edo hirugarren herrialde edo lurralde batetik igortzen baditu hornitzaileak azken kontsumitzaileek eskuarki Internet eta plataforma digitalen bidez eskuratzen dituzten ondasun horiek, bai eta zerbitzuak ematearen tributazioari ere, baldin eta zerbitzu horiek azken kontsumitzaileei ematen dizkieten enpresaburuak finkatuta ez badaude, zerga-egitatearen lokalizazioari buruzko arauen arabera, zerbitzu horiengatik BEZa ordaindu behar den estatuan.
19/1992 Foru Legearen 108.duovicies.1.b) eta 108.septvicies.1.b) artikuluek adierazten dutenez, Espainia identifikazioko estatu kidea bada, enpresaburuak edo profesionalak nahitaez adierazi beharko du araubide berezi horietan jasotako eragiketen hasiera-, aldaketa- edo amaiera-data. Foru agindu honek 035 eredua onesten du aitorpen horiek egiteko.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2022ko azaroaren 9tik abenduaren 1era arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Onarpena
149/2022 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 035 eredua, izenburu honekin: "Honako subjektu pasibo hauei aplikatu beharreko araubide berezietan alta, aldaketa edo baja emateko aitorpena: subjektu pasibo ez diren pertsonei zerbitzuak ematen dizkietenak, edo ondasunen urruneko salmentak edo ondasun-entrega nazional jakin batzuk egiten dituztenak"
Partekatu: