Foru Dekretu Proiektua, Ekitaldi Publikoei eta Jasangarritasunari Buruzkoa.
Landa Garapena eta Ingurumena
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Foru Dekretuaren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren ekitaldi publikoetan hondakinen sorrera prebenitzeko, haien kudeaketa hobetzeko eta ingurumen-iraunkortasunari buruzko neurriak arautzea eta ezartzea.
Dekretuak ekialdietan ezarri beharreko nahitaezko ingurumen-iraunkortasuneko neurriak, borondatezkoak eta jarraipen- eta kontrol-neurriak arautu egiten ditu.
Ontziak eta erabilera bakarreko plastikoen hondakinak prebenitzeko neurriak nahitaezkoak dira; baita saihestu ezin izan diren hondakinak bereiztea eta kudeatzea ere. Nahitaezko neurriak dira, halaber, ingurumenaren kontrolerako eta jarraipenerako neurriak, hala nola karbono-aztarna kalkulatzea eta gertaeraren iraunkortasunari buruzko txostena egiteko betebeharra.
Dekretuak iraunkortasun-neurrien zerrenda ez zehatza jasotzen du I. eranskinean. Neurri horiek borondatezkoak dira, eta neurri horietakoren batzuk ezartzeak dekretuarekin sortzen den “Reconocimiento de Evento Público Sostenible / Nafarroako Ekitaldi Publiko Jasangarria (EPSN/NEPJ)” aitorpena lortzea ekar dezake.
Ekarpenak egiteko Epea
- Ekarpenak egiteko epea 2022ko irailaren 26etik urriaren 18ra artekoa da.
- Ekarpenak egiteko espazioa erabilita
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (7)
-
Sortze-data
17/10/2022 -
- 0
-
Sortze-data
18/10/2022 -
- 0
-
Sortze-data
17/10/2022 -
- 0
Atentamente.
-
Sortze-data
17/10/2022 -
- 0
Partekatu: