Nafarroako Foru Erkidegoan turismo-bitartekaritza jarduera arautzen duen foru-dekretuaren proiektua egiteko aldez aurretiko kontsulta publikoa.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua.
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Abenduaren 16ko 19/2020 Foru Legeak, Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legea aldatu zuenak, turismo-bitartekaritzako jardueraren antolamendu berria onetsi ondoren, beharrezkoa da araudi bat onestea, turismo-bitartekaritzako enpresak, oro har, azken urteetan gertatu diren gizarte- eta arau-aldaketetara egokitzeko. Baita sektore horri segurtasun juridikoa emateko, turismo-bitartekaritzako jardueran oztopoak sinplifikatzeko eta kentzeko, eta, hartara, sektore profesionalari bere egiturak irekitzen eta planteatzen diren turismo-eskari eta -kanal berrietara egokitzen laguntzeko, eskaintza turistari egokituz.
Aldez aurreko kontsultaren helburua da Nafarroako Foru Komunitatean turismo bitartekaritzaren jarduera arautzen duen Foru Dekretuaren eraginpean egon daitezkeen herritarren eta erakunde garrantzitsuenen iritzia biltzea, gai hauei buruz:
- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.
- Onesteko beharra eta aukera.
- Arauaren helburuak.
- Aukerako soluzio erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak.
Ekarpenak egiteko Epea
- Ekarpenetan parte hartzeko epea 2022ko ekainaren 2tik 22ra bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko espazioa erabilita
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (2)
-
Sortze-data
09/06/2022 -
- 0
-
Sortze-data
12/06/2022 -
- 0
Partekatu: