Aldez aurreko kontsulta, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaketa, antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena
#consulta-publica-previa-de-decreto-foral-consejo-racismo-xenofobia Migrazio Politikak eta Justizia
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legeak ezartzen du Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseilua sortzea, Foru Administrazio Publikoan etnia- edo arraza-jatorriak eragindako diskriminazioaren arloan kontsulta eta parte-hartzerako organo gorena izan dadin.
Zehazki, 13.4 artikuluak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Nafarroako Kontseiluaren osaketa, antolaketa eta funtzionamendua jasotzen ditu, eta, ondoren, legea garatu behar da zehazteko kontseilu horretako kide izanen diren pertsonak nork eta nola izendatuko dituen.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2023ko ekainaren 1etik 21era arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (1)
-
Sortze-data
20/06/2023 -
- 0
Partekatu: