Aldez aurreko jendaurreko kontsulta, foru agindu honen proposamenari buruzkoa: Foru Agindua, Nafarroako landa garapeneko zuzeneko ordainketak edo urteko ordainketa jakin batzuk jasotzen dituzten NPBren laguntzen onuradunek 2023-2027 aldirako bete behar dituzten baldintzazkotasun indartuko arauak ezartzen dituena
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Nekazaritza jasangarria garatzen laguntzea, NPBren onuradunak kontzientziatuz osasun publikoaren, landare osasunaren, animalien ongizatearen eta ingurumenaren arloetan kudeaketari buruzko legezko betekizunak eta nekazaritza eta ingurumen baldintza onak bete beharraz.
Foru agindu horretan islatu nahi den araudia da zuzeneko ordainketak jasotzen dituzten eta Nekazaritza Politika Erkidearen esparruan laguntzen onuradunak direnek bete behar dituzten baldintzazkotasun indartua eta baldintza sozialak aplikatzearen ondoriozkoa.
Foru aginduak honako hauek jasotzen ditu: alde batetik, NPBren Plan Estrategikoan jasotako esku-hartzeetan zigorrak aplikatzea; eta, beste aldetik, NBEFk, koordinazio erakundea den aldetik, “Baldintzazkotasun Indartuaren Kontrolen eta Irizpideen Plan Nazionalean” ezartzen dituen zigorrak aplikatzeko irizpideak; horien artean, ez-betetzeak baloratzeko eta murrizketak eta bazterketak aplikatzeko irizpideak daude. Halaber, adierazten du beharrezkoa dela autonomia erkidegoek tipifikazio arauemailea egitea.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak eginez parte hartzeko epealdia 2023ko martxoaren 23tik apirilaren 17ra arte izanen da
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
proposamenak Ikusi emaitza guztiak (1)
-
Sortze-data
12/04/2023 -
- 0
Partekatu: