Aldez aurreko kontsulta publikoa, honako foru aginduari buruzkoa: foru agindua, animalien ongizatearen arloko prestakuntza arautzen duena animalien hilketak eta lotutako eragiketak egiteko.
Osasun Departamentua
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Indarrean dagoen legeriaren arabera, animalien ongizatearen arloko agintaritza eskudunak zaindu behar du prestakuntza ikastaroak eskaintzen zaizkiela hilketan eta horrekin lotutako eragiketetan parte hartzen duten langileei.
Kontseiluaren 2009ko irailaren 28ko 1099/2009 (EE) Erregelamenduak, Hiltzeko unean animaliak babesteari buruzkoak,xedatzen duenez, hilketa eta horri lotutakoeragiketak xede horretarako gaitasun maila egokia dutenek soilik egin beharko dituzte, saihesteko moduko min, larritasun edosufrimendurik eragin gabe animaliei. 21. artikuluan ezartzen duenez, estatu kideek agintaritza eskuduna izendatuko dute, hilketan eta horrekin lotutako eragiketetan parte hartzen duten langileei prestakuntza ikastaroak eskaintzen zaizkiela zaindu dezan. Era berean, agintaritza eskudunak horretarako behar direnezagutzak eta ekipamendua dituen beste erakunde edo entitate baten esku uztenahalko du prestakuntza ikastaroen antolaketa. Foru agindu honen bidez, prozedura arautu nahi da, Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuak jarduera hori beste baten eskuutz dezan, hiltzeko unean animalienongizatearen arloan eskumena duen organoa den aldetik.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2023ko otsailaren 28tik martxoaren 20ra bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Partekatu: