Foru dekreturako proiektua, "Orbaibarko mendiak" izeneko kontserbazio bereziko eremua kudeatzeko planaren eta "Orbaibarko mendiak" izen bereko paisaia babestua erabiltzeko eta kudeatzeko planaren (PB-1) berrikuspena onesten duena, eta "Olleta mendia" (NE-21) eta "Monte del Conde" (NE-22) natura-erreserbak erabiltzeko eta kudeatzeko plan zuzentzaileak eguneratzen dituena.
Landa Garapena eta Ingurumena
Prozesu honi buruz
Prozesu hau honi dagokio Araudietan parte hartzea
Azaroaren 13ko 79/2006 Foru Dekretuaren bidez "Orbaibarko mendiak" tokia kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatu eta haren kudeaketa plana onetsi zen (azaroaren 22ko 360/2004 Foru Dekretuak onetsitakoa da, kontserbazio bereziko eremuaren lurralde-esparruari dagokionez). 2004ko foru dekretu horren bitartez paisaia babestu izendatu zen "Orbaibarko mendiak" izeneko lekua (PB-1) eta hura erabiltzeko eta kudeatzeko plana onetsi zen.
Kontserbazio bereziko eremua eta paisaia babestua kudeatzeko planaren indarraldia bukatu da eta haren berrikuspena onetsi behar da.
Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruz Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako 92/43/EEE Zuzentarauan ezarritakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, besteak beste, "Orbaibarko mendiak" kontserbazio bereziko eremu (KBE) izendatu eta, aldi berean, haren kudeaketa plana onetsi zuen.
Kontserbazio bereziko eremu hori kudeatzeko planaren indarraldia bukatu da (aldi berean da izen bereko paisaia babestua erabiltzeko eta kudeatzeko plana). Hori dela eta, hura berrikusi eta kudeaketa plan berri bat ezarri da.
"Orbaibarko mendiak" izeneko kontserbazio bereziko eremua kudeatzeko planaren berrikuspena prestatu da Europar Batasuneko araudiak eta gomendioek exijitutakoarekin bat, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.
Natura Sarea gunea kudeatzeko plana berrikustean egiaztatu da, orobat, aipatutako plan hori berrikusi behar dela "Orbaibarko mendiak" paisaia babestuari dagokionez (PB-1), baita "Olleta mendia" (NE-21) eta "Monte del Conde" (NE-22) natura-erreserbei dagokienez ere.
Beraz, foru dekreturako proiektu honek bi helburu ditu:
1) "Orbaibarko mendiak" kontserbazio bereziko eremua (KBE ES2200032) kudeatzeko planaren eta "Orbaibarko mendiak" paisaia babestua (PB-1) erabiltzeko eta kudeatzeko planaren berrikuspena onestea.
"Olleta mendia" (NE-21) eta "Monte del Conde" (NE-22) natura-erreserbak erabiltzeko eta kudeatzeko plan zuzentzailea eguneratzea, KBE ES2200032 kudeatzeko planaren arabera.
Parte hartzeko aldiak
- Ekarpenak egiteko epea 2023ko otsailaren 1etik otsailaren 24ra bitartekoa da.
- Ekarpenak egiteko gaitutako gunearen bidez
Partekatu: