Nafarroako Industria Plana 2021-2025
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Prozesuaren faseak
-
124/09/2021 - 28/04/2022
Zirriborroa egiteko fasea
2021-2025 Industrializazio Planaren zirriborroa estatistika- eta dokumentazio-analisiaren hainbat teknika konbinatuz egin da, Nafarroako eragile publiko eta pribatuen partaidetza-prozesu garrantzitsu batekin batera, sakoneko elkarrizketak, lan-mahaiak (Planean aintzat hartutako balio-kate industrial bakoitzeko bat) eta on line inkestak eginez.
Horrela, kabinete-lana, enpresen eta Erkidegoko ekosistema industrialeko beste eragile giltzarri batzuen ikuspegiarekin konbinatu da, Nafarroako industriaren egungo egoeraren balorazioaren ikuspegitik, jardun-egoeraren egoeraren aldaketaren balorazioarekin (covid, mugimendu geopolitikoak, lehengaiak, etab.) eta etorkizuneko garapenaren ikuspegiekin.
-
229/04/2022 - 29/05/2022
Jendaurrean jartzeko fasea
Jendaurreko erakustaldian, herritarrek ekarpenak egin diezazkiokete 2021-2025eko Nafarroako Industrializazio Planaren zirriborroari.
Ekarpenak eta proposamenak horretarako prestatutako espaziotik jasoko dira.
-
330/05/2022 - 12/09/2022
Emaitzen informazioa
Partaidetza-prozesuaren proposamenen fasea amaitu ondoren, emaitzen txostena egingo da, eta publikoki agertuko da.
-
413/09/2022 - 30/09/2022
Onarpena
2021-2025 Industrializazio Plana egiteko prozesuaren azken fasea da. Nafarroako Gobernuak onartuko du Plana.
-
501/10/2022 - 31/12/2025
Jarraipena
Planaren exekuzioa eta jarraipena, Gobernu ekitzatik eginen da.
Planaren gobernantzaren arabera, Enpresa, Internazionalizazio eta Lanaren Zuzendarita Orokorri dagokio Industria Planaren exekuzioaren koordinaketa eta
Jarraipena.