Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusia
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Hezkuntza Departamentuko organoa da, ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura zuzen aplikatzearen ardura daukana.
Eginkizunak:
a) Ikasleak hartzeko prozesu osoa eta sor daitekeen Tokiko edozein Eskolatze Batzorderen lana koordinatzea, eta onarpen prozesuko baremazioa eta apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuan ezarritako lehentasunezko irizpideak (foru dekretu horren bitartez unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itundutako ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dira) eta, hala behar denean, onarpen prozesuko arauetan ezartzen diren irizpide osagarriak behar bezala ezartzen direla gainbegiratzea.
b) Ikastetxeek bidali dituzten irizpide osagarriak ikastetxeko organo eskudunak modu justifikatuan aintzat hartzen dituen eta irizpide objektiboen arabera hartu diren zirkunstantzia garrantzitsuek osatzen dituztela gainbegiratzea.
c) Lehen tokian eskatutako ikastetxean posturik lortu ez duen ikaslea eskolatzeko irizpideak betetzen direla gainbegiratzea, Tokiko Eskolatze Batzordeei esleitzen zaizkien eginkizunak ezertan galarazi gabe.
d) Hezkuntzaren laguntzaren arloan berariazko beharrizanak dituzten ikasleak eta egoera soziokultural ahulean dauden ikasleak eskolatzeko irizpideak betetzen direla gainbegiratzea.
e) Ikastetxea aldatzeko eskaerak baimentzea epetik kanpo, behar bezala justifikatutako ohiz kanpoko zirkunstantziak daudenean.
f) Hezkuntza Departamentuak planifikatutako hezkuntza eskaintza ezagutzea.
g) Ikastetxeei eta Tokiko Eskolatze Batzordeei apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuko edukiaren gaineko eta ikasleen onarpen prozesua arautzeko onartuko den araudiaren gaineko argibideak eta aholkuak ematea.
h) Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak agintzen dion beste edozein, baldin eta haren eskumenen esparruaren barnean badago, LOEren 86.2 artikuluaren esparruan.
Osaera:
a) Batzordeburua: Eskolatzearen arloan eskumena duen zuzendari nagusia edo hark eskuordetzen duena (Nota de Vigencia).
b) Batzordekideak:
- Ikuskapenaren arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena (Nota de Vigencia).
- Aniztasunarekiko arretaren arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena (Nota de Vigencia).
- Lanbide Heziketaren arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena (Nota de Vigencia).
- Hezkuntza itunen arloan eskumena duen zerbitzuko zuzendaria edo hark eskuordetzen duena (Nota de Vigencia).
- Hezkuntza Departamentuan orientazioaren arloan eskumena duen unitateko funtzionario bat (Nota de Vigencia).
- Hezkuntza Departamentuan kultura aniztasunaren arloan eskumena duen unitateko funtzionario bat (Nota de Vigencia).
- Hezkuntza Departamentuko idazkari teknikoa edo idazkari tekniko nagusia edo hark eskuordetzen duena.
- Udal ordezkari bat, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hautatutakoa.
- Ikastetxeetako bi zuzendari: irakaskuntza publikoko zuzendarien erakundeek hautatutako ikastetxe publikoetako ordezkaria eta sektoreko erakunde patronalek hautatutako itunpeko irakaskuntzako ordezkaria.
- Erakunde sindikaletako bi ordezkari: bata, irakaskuntza publikokoa, unibertsitatez kanpoko irakasleen batzordeak hautatua; eta bestea, irakaskuntza itundukoa, sektoreko sindikatuek hautatua.
- Ikasleen gurasoen bi ordezkari: bata irakaskuntza publikokoa eta bestea itunpeko irakaskuntzakoa, ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ordezkari gehien dituzten federazioek hautatutakoak, hurrenez hurren.
c) Idazkaria: Eskolatze Ataleko koordinatzailea, hitza eta botoa izanen ditu.
Araudia:
Atxikitako departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Partekatu: