Nekazaritzako Elikagaien Artisautza Batzordea
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Parte-hartze eta kontsulta organoa da, nekazaritzako elikagaien artisautzarekin lotura estua duena
Eginkizunak:
a) Xedapenak aztertu eta proposatzea, Nekazaritzako Elikagaien Artisau Diploma eskuratzeko behar diren baldintzak erregulatzeko.
b) Zenbait baldintza aztertu eta proposatzea, artisau, artisautza eta artisau produktu terminoen propaganda eta etiketen erabilera erregulatzen dutenak, nekazaritzako elikagaien produktu eta jarduketei dagokienez.
c) Nekazaritzako elikagaien artisauak sustatu eta babesteko neurriak proposatzea.
d) Eskariak aztertzea eta nekazaritzako elikagaien artisautza enpresa kalifikazioa proposatzea, aldeko irizpen bidez, 4. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako kasuetan, bereziki.
e) Nekazaritza Artisautzako Lanbideen Errepertorioan txertatzeko aldaketak aztertu eta proposatzea.
f) Nekazaritza Elikaduraren Artisautza sektoreari eragiten diolako batzorde honi eska dakiokeen beste ezein eginkizun.
Osaera:
a) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiko zuzendari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona, batzordeburu izanen dena.
b) Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren ordezkari bat.
c) Osasun Departamentuaren ordezkari bat.
d) Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren ordezkari bat
e) Nekazaritza eta Abeltzaintzako kontseilariak izendatutako nekazaritza elikaduraren artisautzako adituak, bi, gehienez ere.
f) Legez eratutako nekazaritza elikaduraren artisau elkarte bakoitzeko ordezkari bat.
g) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari lanetan arituko dena.
Araudia:
Atxikitako departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Partekatu: