Nafarroako Kirolaren Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Nafarroako Kirolaren Kontseiluak eztabaida kualifikatuko foro bat izatea bultzatu du, kirol eremuan gizarte ordezkagarritasuna duena. Foro horrek aukera eskainiko du kirol eremuko politika orokorretan gizarteak parte hartu eta eragin dezan eta, hala, Nafarroako kirolaren garapena sustatuko da.
Eginkizunak:
a) Kirolaren arloko foru legeen aurreproiektuen eta erregelamendu exekutiboen gaineko txostenak egitea, nahitaezkoak baina ez lotesleak.
b) Kirolaren arloko proposamenak eta iradokizunak egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta, hala behar denean, haiek eskatuta, gainerako administrazio publikoei eta, oro har, Nafarroan kirolean esku hartzen duten entitate edo pertsonei.
c) Foru Komunitateko Kirol Administrazioari laguntza eta aholkularitza ematea kirolaren arloan eta bere eskumeneko kirol kontuetan.
d) Foru Komunitateko Kirol Administrazioak eskatuta, Foru Komunitateko kirolaren egoera orokorrari edo kirolaren sektore jakin batzuei buruzko txostenak eta azterlanak egitea.
Osaera:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren izenean berezko kideak egonen dira.
- Foru Komunitateko Kirol Administrazioari esleitutako eskumenak gauzatzen dituen erakunde autonomoari atxikitako departamentuaren titularra.
- Foru Komunitateko Kirol Administrazioari esleitutako eskumenak gauzatzen dituen erakunde autonomoaren titularra.
- Eskumenak gauzatzen dituen zuzendari nagusia, hezkuntza arloan, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza eremuan.
- Zuzendaria edo zuzendariordea, kirolaren arloko eskumenak baliatzea dagokion zerbitzukoa, Foru Komunitateko Kirol Administrazioari esleitutako eskumenak gauzatzen dituen erakunde autonomokoa.
- Zuzendaria edo zuzendariordea, kirol azpiegituren arloko eskumenak baliatzea dagokion zerbitzukoa, Foru Komunitateko Kirol Administrazioari esleitutako eskumenak gauzatzen dituen erakunde autonomokoa.
- Kirol arloko bi ataletako zuzendariak edo haien ordezkariak eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko (KAIMZ) zuzendaria.
b) Beste kirol eta gizarte arloko beste administrazio publiko batzuetako kideak, ordezkari gisa.
- Gorputz Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziadunen elkargo ofizialaren ordezkaria.
- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkaria.
- Nafarroan kokatutako unibertsitateen bi ordezkari.
- Kirol Kazetaritzaren Elkartearen ordezkaria.
- Nafarroako Kirol Medikuntzaren Elkartearen ordezkaria.
- Udalerrietako kirol zerbitzuetako bi teknikari.
- Nafarroako kirol federazioetako lau ordezkari, federazio guztien ordezkari gisa.
- Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta dauden kirol klubetako lau ordezkari.
c) Euren kasako kideak.
- Bi pertsona, Nafarroako kirol eremuarekin lotura dutenak, entzute handikoak eta esperientziadunak direnak.
- Aktibo dauden lau kirolari, bi emakume eta bi gizon, goi mailakoak edo kirol kontuetan prestakuntza handia dutenak.
- Kirol teknikarien edo epaile-arbitroen kolektiboko bi ordezkari, oraindik aktibo daudenak.
Araudia:
Atxikitako departamentua:
Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua
Partekatu: