Nafarroako Lan Osasunaren Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Lan osasunaren arloko parte-hartze organoa
Eginkizunak:
Lan osasunari lotutako kudeaketa planifikatu, programatu, antolatu eta kontrolatzen laguntzea, eremu eta maila guztietan.
Osaera:
a) Kontseiluburua eta kontseiluburuordea: osasunaren eta lanaren arloan eskumena duten zuzendari nagusiak, urtebetez eta txandaka ariko baitira kargu horietan.
b) Idazkaria: Lan Osasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
c) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko titularra.
d) Osasunaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak libreki izendatutako pertsona bat.
e) Lanaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariak libreki izendatutako pertsona bat.
f) Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten lau pertsona, sindikatuek izendatuak, ordezkagarritasunaren arabera.
g) Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeko eskubidea duten hiru pertsona, enpresaburuen elkarteek izendatuak, ordezkagarritasunaren arabera.
h) Pertsona bat, autonomoen elkarteek izendatua.
i) Lan-ikuskaritzaren ordezkari bat, hitzarekin baina boto gabe.
Araudia:
63/2012 Foru Dekretua, uztailaren 18koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena
242/2015 Foru Dekretua, urriaren 14koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duena
Atxikitako departamentua:
Osasun Departamentua
Partekatu: