Nafarroako Osasun Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Nafarroako Osasun Kontseilua Foru Komunitateko Osasun Administrazioaren parte-hartze komunitarioko organoa da.
Eginkizunak:
a) Txostena egitea Osasun Departamentuaren aurrekontuaren aurreproiektuari buruz.
b) Nafarroako Osasun Planari buruzko txostena igortzea.
c) Osasun programei buruz informazioa eta aholkularitza ematea.
d) Txostena egitea Nafarroako Osasun Zerbitzuaren urteko memoriari buruz.
e) Osasuneko kontseilariak proposatzen duen beste edozein gairi buruzko txostenak egitea.
f) Osasun zentro eta establezimenduetan parte-hartze komunitarioa sustatzea.
Osaera:
a) Batzordeburua: Osasuneko kontseilaria.
b) Kontseiluburuordea: Osasuneko zuzendari nagusia.
c) Bost kontseilukide.
d) Osasun Administrazioaren sei ordezkari, Osasuneko kontseilariak izendatutakoak; horietako hiru osasun barruti ezberdinetakoak izanen dira.
e) Nafarroako kontsumitzaileen elkarteen ordezkari gisa, hiru kide.
f) Hiru kontseilukide, ordezkaritza handiena duten sindikatuetakoak, Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoan ezartzen denari jarraikiz izendatuak.
g) Ordezkaritza handiena duten enpresaburuen elkarteetako hiru kontseilukide, Langileen Estatutuko indarraldiari buruzko oharraren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz (Nota de Vigencia).
h) Hiru kide, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak aukeratuak, toki korporazioetako kideen artetik.
i) Ordezkari bat, osasun elkargoen erakunde bakoitzeko.
Araudia:
10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Osasunari buruzkoa
Atxikitako departamentua:
Osasun Departamentua
Partekatu: