Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseilua Foru Komunitateko Administrazioak kulturaren eta arteen arloan duen partaidetza, kontsulta eta aholkularitzarako kide anitzeko organoa da. Honako hau da bere eginkizuna: nafarren behar eta interes kulturalak helaraztea kulturaren arloan eskumena duen organoari, behar ziren ekintzak proposatuz lurraldeko garapen kultural hobea lortzeko nahiz Administrazioaren programen jarraipena egiteko, ordezkatzen dituzten adimenaren eta arteen eremuen ikuspegitik.
Eginkizunak:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari aholku ematea kulturaren arloan.
b) Kulturaren arloan eskumena duen departamentuarekin elkarlanean aritzea haren kultura politikak zehazten, gauzatzen eta ebaluatzen kulturaren eta arteen esparruetan.
c) Kulturari eta arteei buruzko eztabaida eta jakintza piztea Nafarroako Foru Komunitateko kultura politiken esparruan.
d) Kulturaren eta kultura politikaren arloan azterlanak eta txostenak egitea eta gomendioak helaraztea, bere ekimenez edo Foru Komunitateko Administrazioak eskatuta.
e) Informazioa jasotzea eta aholku ematea Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoa prestatu, aplikatu eta ebaluatzeko, baita kulturaren arloan eskumena duen departamentuaren plan sektorialak eta zeharkakoak prestatu, aplikatu eta ebaluatzeko ere.
f) Nahitaezko txostenak egitea kulturaren eta arteen arloko arauen proiektuei buruz, baita kulturaren arloan eskumena duen departamentuaren plan estrategiko, sektorial eta zeharkakoei buruz ere.
g) Nafarroako Gobernuari proposatzea Vianako Printzea Kulturaren Saria nori eman.
h) Informazioa jasotzea kulturaren arloan eskumena duen departamentuaren aurrekontu proiektua egiteko prozesuari eta haren betearazpenari buruz.
i) Kultura ondarea babestu eta ugaritzeko ekimenak plazaratu eta egoki iruditzen zaizkion neurriak proposatzea.
j) Nahitaezko txostenak egitea kulturaren arloan eskumena duen departamentuak sustatzen dituen kultura ekipamendu berri guztiei buruz.
k) Ordenamendu juridikoak ematen dizkion gainerako eginkizunak betetzea, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak haren esku uzten dituenak ere.
Osaera:
a) Kulturaren arloan eskumena duen departamentuko titularra, kontseiluburu izanen dena.
b) Kulturaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.
c) Nafarroako toki entitateen izenean: Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioak izendatutako bi pertsona, udaletako kultura zerbitzuetan teknikari aritzen direnak.
d) Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren izenean: Batzorde Betearazleak izendatutako pertsona bat.
e) Kontseiluaren eginkizunen esparruan prestigio handia, ezagutza espezializatua edo presentzia frogatua duten hamabi pertsona.
f) Nafarroan erregistratuak dauden eta gutxienez bi urteko funtzionamendua duten lanbide entitate eta elkarteen sei ordezkari, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzko urtarrilaren 15eko 1/2019 Foru Legean aipatutako kultura sektoreetakoak. Kultura sektore bakoitzeko, lanbide entitate edo elkarteen ordezkari bakarra izanen da.
Araudia:
1/2019 Foru Legea, urtarrilaren 15ekoa, Nafarroako Eskubide Kulturalei buruzkoa
86/2020 Foru Dekretua, azaroaren 25ekoa, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamendua onesten duena
Atxikitako departamentua:
Kultura, Kirola eta turismoa Departamentua
Partekatu: