Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Lanbide heziketa arautu zein ez arautuaren arloko kide anitzeko kontsultarako organoa da, baita instituzioek parte hartzekoa eta gizarteak parte hartzekoa ere.
Eginkizunak:
a) Gogotik parte hartzea lanbide heziketa garatzeko planei eta tresnei buruzko proposamenetan, Nafarroako Foru Komunitatean, eta Nafarroako Gobernuak onets ditzan aurkeztea.
b) Nafarroan lanbide heziketa garatzeko planen eta tresnen jarraipena egitea, eta urteko txosten bat prestatzea, aplikazioaren emaitzak eta betetze maila ebaluatzeko.
c) Lanbide heziketaren arloan, aztertzeko eskatzen zaizkion gaiei buruz aholku ematea Nafarroako Gobernuari.
d) Aholku ematea eta proposamenak egitea Kualifikazioen Sistema Nazionala Nafarroan garatzeari dagokionez, gomendioak emanez hura garatzeko ardura duten erakundeei, baldin eginkizun badute, besteak beste, lanbideen bilakaera behatzea, argibide eta orientazio profesionaleko zerbitzuak ematea, kualifikazioak zehaztea, prestakuntza moduluen katalogoa ezartzea edo lanbide gaitasunak frogatzea.
e) Sistemako lanbide heziketako titulazioetako curriculumen diseinuei buruzko txostenak egitea, baita espezializazioen kasuan ere, hala behar den kasuetan, Nafarroako Foru Komunitateko eskumenen esparruan. Horrez gain, titulazio berriak proposatzea, lanbide heziketaren maila eta espezializazioei dagozkienak.
f) Lanbide heziketaren arloan txostenak, proposamenak, gomendioak edo azterlanak egitea, bere ekimenez edo arlo horretan eskumena duen edozein administraziok eskatuta. Horretarako, behar duen informazio guztia eska dezake.
g) Lanbide heziketaren arloan esku hartzen duten organoen arteko koordinazioa bultzatzea.
h) Lanbide heziketaren garapenean enpresen parte-hartzea sustatzea.
i) Bere Funtzionamenduaren Erregelamendua onestea.
j) Bere eskumenen esparruan zehazten den beste edozein eginkizun betetzea.
Osaera:
a) Hezkuntzaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilaria izanen da kontseiluburua.
b) Buruordetza txandaka eta urtebeteko aldietan beteko dute, kasua bada, enpleguaren arloko eskumena esleiturik duen departamentuko kontseilariak eta garapen ekonomikoaren arloko eskumena esleiturik duen kontseilariak, eta azken horrekin hasiko da txanda.
c) Enpleguaren arloko eskumena esleiturik duen departamentuko kontseilaria edo garapen ekonomikoaren arloko eskumena esleiturik duen kontseilaria, baldin ez badagokio, 5.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, kontseiluburuorde izatea.
d) Hezkuntzaren arloan eskumena esleiturik duen departamentuko bi ordezkari, departamentuko kontseilariak izendatuak.
e) Lau kide, enpleguaren esparruko eskumena duten organoen bi ordezkari, eta garapen ekonomikoaren esparruan eskumena duten organoen beste bi ordezkari.
f) Enpresa elkarteen bost ordezkari: Lau, Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziokoak eta bat, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresa Konfederaziokoa.
g) Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialaren ordezkari bat.
h) Sindikatuetako sei ordezkari, barnean dela, gutxienez, Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza handiena duten sindikatu bakoitzeko ordezkari bat. Ordezkaritza handienekotzat hartzeko, gutxienez botoen % 10 lortu behar da hauteskunde sindikaletan, eta parte-hartzea ordezkagarritasunaren arabera osatuko da.
i) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkari bat.
j) Lanbide heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien ordezkari bat, zuzendarien elkarteak izendatua.
k) Lanbide heziketako ikastetxe bateratu pribatuetako zuzendarien ordezkari bat, ikastetxe horietako nagusien elkarteek izendatua.
Araudia:
247/2000 Foru Dekretua, uztailaren 3koa, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortzen duena
Atxikitako departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Partekatu: