Ehizako Aholku Batzordea
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Kontsulta eginkizun ez loteslea duen batzordea da. Ehiztarien toki elkarteen esana entzuna izatea ahalbidetzen duena, politikak formulatzeko prozesuan eta Nafarroako ehiza hobetzeko eta arautzeko administrazioaren programetan. Batzordearen helburua da naturaren aprobetxamenduaren eta ingurumenaren zaintzaren arteko oreka lortzea.
Eginkizunak:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari proposamenak egitea Nafarroako ehiza hobetzeko eta arautzeko asmoz.
b) Txostenak egitea Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuak ehizari buruz aurkezten dizkion gai guztien gainean.
c) Ehizari buruzko proposamenak eta iradokizunak egin eta helaraztea Ingurumen eta Lurraldearen Antolamendu Departamentuari.
Osaera:
a) Batzordeburua: Natura Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.
b) Ehiztarien toki elkarteetako bederatzi ordezkari, zuzeneko adjudikazioko barrutietakoak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariaren Foru Aginduak ezartzen duen moduan aukeratutakoak. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
c) Nafarroako Ehiza Federazioko ordezkari bat.
d) Nafarroako Ehiztarien Elkarteko (ADECANA) ordezkari bat.
e) Ehizaren arloko adituak, hiru gehienez, batzordeburuak libreki izendatutakoak.
f) Idazkaria, hitza eta botoa dituena: Ehiza eta Arrantza Ataleko burua. Batzordeburu lanak eginen ditu hura falta denean, ez dagoenean eta gaixo dagoenean. Halakoetan, idazkari izendatuko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kide bat.
Araudia:
17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzkoa
144/1993 Foru Dekretua, maiatzaren 3koa, Ehizako Aholku Batzordea sortzen duena
Atxikitako departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Partekatu: