Nafarroako Etxebizitza Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Nafarroako Gobernuaren kontsulta eta aholkularitzarako kide anitzeko organoa da etxebizitzaren arloan.
Eginkizunak:
a) Nafarroako Etxebizitza Planaren prestaketaren jarraipena egitea.
b) Nafarroako Etxebizitza Planaren edukiari buruzko txostena egitea, Nafarroako Gobernuak hura onetsi aurretik.
c) Etxebizitzaren arlokoak diren izaera orokorreko xedapenen proiektuei eta horien aldaketei buruzko txosten ez lotesleak ematea.
d) Etxebizitzarekin lotutako edozein gaitan proposamenak eta iradokizunak egitea.
e) Arloan eskumena duten administrazioetako edozeinek eskatzen dizkion etxebizitzaren arloko txosten eta kontsulta guztiak egin eta erantzutea.
f) Etxebizitzaren sektorean diharduten eragileen etengabeko elkarrizketa sustatzea.
g) Koordinazioa eta lankidetza sustatzea administrazio publikoen artean eta etxebizitzaren arloan esku hartzen duten gizarte eta ekonomia arloko eragileen artean.
h) Ekimenak, neurriak edo programak proposatzea etxebizitzaren arloan, sentikortasunari, informazioari eta hobekuntzari dagokienez.
i) Begiratzea etxebizitzaren arloko informazioa gardena dela eta behar bezala zabaldu eta Nafarroako gizartearen eskura jartzen dela.
Osaera:
a) Lehendakaria izanen da etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuko titularra.
b) Lehendakariordea izanen da etxebizitzaren arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiko titularra.
c) Etxebizitzaren arloan eskumena duen departamentuaren lau ordezkari, departamentu horren titularrak izendatuak.
d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpean babestutako etxebizitzak sustatu eta kudeatzeko helburu soziala duen sozietate publikoaren ordezkari bat.
e) Etxebizitzak birgaitzeko udal eta eskualdeetako bulegoen (EEZB) bi ordezkari: bata biztanleria handienari zerbitzua ematen dion bulegoarena izanen da, eta bestea, berriz, gainerako bulegoen artean hautatutako bulegoaren ordezkaria.
f) Sektorean ordezkagarritasun handiena duen enpresa erakundearen bi ordezkari.
g) Ordezkagarritasun handieneko enpresa erakundearen ordezkari bat.
h) Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitza babestua alokatzen duten bi enpresa garrantzitsuenetako bakoitzaren ordezkari bat.
i) Nafarroako Foru Komunitatean bazkide gehien dituzten kontsumitzaile eta erabiltzaileen bi elkarteetako bakoitzaren ordezkari bat.
j) Hipotekak eragindakoak defendatzeko Nafarroako plataformen ordezkari bat.
k) Ordezkari bat Nafarroako lanbide elkargo hauetako bakoitzeko:
- Arkitektoen Elkargo Ofiziala.
- Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntza Ingeniarien Elkargo Ofiziala.
- Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo Ofiziala.
- Finka Administratzaileen Elkargo Ofiziala.
l) Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko hitzarmena sinatu duten Nafarroako finantza entitateetako bakoitzaren ordezkari bat.
m) Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateko erakunde gehien biltzen dituen entitatearen ordezkari bat.
n) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkari bat.
o) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkagarritasun handiena duten lau sindikatuen ordezkari bana.
p) Nafarroako pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borrokan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko gizarte erakunde gehien biltzen dituen entitatearen ordezkari bat.
q) Nafarroako Gazteriaren Kontseiluaren ordezkari bat.
Araudia:
Atxikitako departamentua:
Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua
Partekatu: