Nafarroako Kooperatiben Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Foru Komunitateko Administrazioaren kontsulta organoa da, kooperatiben arlokoa. Elkartearen ohiko jarduketa Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuaren barruan egiten duten kooperatiben eta administrazioaren arteko komunikazio eta elkarrizketa bide iraunkorrak ezartzea du helburu.
Eginkizunak:
a) Nafarroan kooperatibismoa sustatu eta defendatzea.
b) Legegintza neurriei edo edozein motatakoei buruz informatzea, irizpena ematea eta proposamenak zein gomendioak egitea instituzioei eta erakundeei. Nafarroako kooperatibismoaren erregulazioari, promozioari eta garapenari buruzkoak izanen dira, eta kooperatiben mugimenduaren lege eta instituzio erregimena perfekzionatzeko helburua izanen du.
c) Kooperatiben arteak sor litezkeen liskarretan esku hartzea, baita mugimendu asoziatiboari eragin diezaioketen horietan ere.
d) Arbitraje lana egitea kooperatiben artean edo horien eta bazkideen artean sortzen diren auzi kontuetan, bi alderdiek hala eskatzen duten kasuetan, edo estatutuetan hala adierazita ageri denean, jurisdikzioak eskaintzen dien eskubideetan eragin gabe.
e) Kooperatibismoaren garapenerako eta sustapenerako programen planifikazioa erraztea eta gauzatzean parte hartzea, baita kooperatibei buruzko formazio eta hezkuntza programetan ere.
f) Kooperatiben deskalifikazio arloan tramitatzen diren txostenetan entzuna izatea.
g) Lehen mailako eta lehen mailaz haraindiko kooperatiben eta horien entitate asoziatiboen hezkuntza eta promozio funtsak behar bezala erabil daitezen defendatzea.
h) Honako erregelamendu honetatik eratorritakoak.Eginkizunak:
Osaera:
Hamar kidek osatzen dute, horietako bost Nafarroako Gobernuak izendatuak, eta gainerako bostak kooperatiben elkarteek. Hala, organo parekide bat osatzen dute.
Araudia:
154/1990 Foru Dekretua, ekainaren 14koa, Nafarroako Kooperatiben Kontseiluaren arautegia onesten duena
14/2006 Foru Legea, abenduaren 11koa, Nafarroako kooperatibei buruzkoa
Atxikitako departamentua:
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua
Partekatu: