Nafarroako Oihangintzako Aholku Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Kide anitzeko organoa, kontsulta izaera zein izaera informatzailea dituena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariez gain, Nafarroako basoetako eta mendietako baso ondarearen babes, kudeaketa eta garapenarekin lotura handiena duten sektoreetako ordezkaritza zabalak osatzen du, horien artean daude, baso jabeen elkarteak, zurgintzako enpresariak, elkargo ofizialak, naturaren babeserako elkarteak, toki entitateak eta mendi komunalen administraziorako elkarte tradizionalak.
Eginkizunak:
a) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari Nafarroako baso eta mendietako baso ondarearen antolamenduari, kontserbazioari eta hobekuntzari buruzko jarduketak proposatzea.
b) Nafarroako Baso Planaren, Baso Suteen Prebentzio Planaren eta Natura Baliabideak Antolatzeko Planaren aurreproiektuei buruzko txostenak egitea, baita baso ondareari, basoei eta mendiei dagokienez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskatzen dituen beste ezein gairi buruzkoak ere.
c) Mendiei, basoei eta baso ondareari buruzko proposamenak, ekimenak eta iradokizunak osatu eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea.
Osaera:
a) Kontseiluburua: Ingurumeneko zuzendari nagusia.
b) Kontseiluburuordea izanen da Natura Zaintzeko Zerbitzuko zuzendaria.
c) Barne Zuzendaritza Nagusiko ordezkari bat, suteen kontrako babesari buruzko ezagutza duena.
d) Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa Garapeneko Departamentuko ordezkari bat, larreei buruzko ezagutza duena.
e) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko hiru ordezkari (Nota de Vigencia).
f) Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko ordezkari bat.
g) Ohiturazko administrazio elkarte hauetako bakoitzeko ordezkari bat: Aezkoa ibarra, Erronkaribarko mankomunitatea, Zaraitzu Ibarreko Unibertsitatea, Errege Bardeako Komunitatea, Limitaciones Mendiko Batzordea, Aralarko Elkartea, Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarra, Lokiz Mendiko Administrazio Batzarrea eta Kintoko Mankomunitatea.
h) Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialak izendatutako ordezkari bat.
i) Biologoen Elkargo Ofizialak izendatutako ordezkari bat.
j) Basogintzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak izendatutako ordezkari bat.
k) Ingurumenaren defentsan eta naturaren azterketan aritzen diren entitate eta elkarteetako bi ordezkari, horien ordezkarien artetik Nafarroako Ingurumen Kontseiluko kide direnen artean izendatuak, azken horien artetik.
l) Foresna-Zurgaia Nafarroako basogintza elkarteko ordezkari bat.
m) Nafarroako egurraren enpresaburuen elkarteko ordezkari bat.
n) Idazkaria, hitza eta botoa dituena: Oihan Antolamenduko Ataleko burua, eta hura ez badago, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko teknikari bat.
Araudia:
Atxikitako departamentua:
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua
Partekatu: