Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Aholku Kontseilua
Parte-hartzerako gune egonkorra
Batzar honi buruz
Kide anitzeko kontsulta eta aholkularitza organoa da. Zehazki, azterketa, eztabaida, partaidetza eta aholkularitza foro bat da, foru zuzenbide zibila mantendu, eguneratu eta hedatzeko, eta hura mantendu, aldatu eta garatzeko proiektuetan herritarren eta instituzioen partaidetza sustatzeko.
Eginkizunak:
a) Txostenak egitea kontseiluburuak eskatzen dizkion eta foru zuzenbide zibilaren arloan eragiten duten arau proiektuei buruz.
b) Nafarroako Gobernuari proposamenak aurkeztea foru zuzenbide zibilari buruzko araudien proiektuak osatzeko.
c) Foru zuzenbide zibila kontserbatu, moldatu eta garatzeko jarduketak proposatzea eta, era berean, sustatzea, koordinatzea eta bultzatzea ikerketa proiektuak hura berritu, moldatu eta garatzeko.
d) Foru zuzenbide zibilari buruzko dibulgazio ekimenak sustatzea eta hura osatzeko herritarren eta instituzioen parte-hartzea bultzatzea.
e) Foru zuzenbide zibilari buruzko azterlanak prestatu eta zabaltzea.
f) Gaiari buruzko jurisprudentzia doktrina bat sortzen ari dela ikusirik, foru zuzenbide zibilaren eboluzioa aztertzea.
g) Nazioan edo nazioartean eginkizun berdintsuetan ari diren entitateekin elkarlana sustatzea.
h) Legearen edo erregelamenduen bidez zein Nafarroako Gobernuarekin egindako akordioen bidez irits dakiokeen beste eginkizun oro betetzea.
Osaera:
a) Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria izanen da kontseiluburua.
b) Kontseiluburuordea izanen da Lehendakaritzako zuzendari nagusia.
c) Justiziako zuzendari nagusia.
d) Legegintza eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendaria idazkari arituko da.
e) Kontseiluburuak Nafarroako foru zuzenbide zibilarekin lotutako entzute handiko legelarien artetik aukeratuko ditu zenbait kide; sei, gehienez ere.
f) Kontseiluburuak hamar kide izendatuko ditu, honako hauen arabera:
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari bat eta Nafarroako Unibertsitateko beste bat, bakoitzari dagokion gobernu organoaren proposamenaren bidez, Zuzenbide Zibileko irakasleen artetik.
- Nafarroako justizia administrazioko bi kide, foru zuzenbide zibilarekin lotutako eginkizunak dituztenak, eta Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak izendatuak.
- Nafarroako Foru Komunitateko abokatuen elkargoetako bi ordezkari, foru zuzenbide zibilean adituak, eta beraien kideen artetik aukeratuak, gobernu organoen bidez.
- Nafarroako Kontseiluko kide bat, instituzio horretako osoko bilkuran proposatua.
- Nafarroako notarioen elkargoko ordezkari bat eta Nafarroako Jabetza eta Merkataritza Erregistratzaileen Elkargoko beste ordezkari bat, beraien kontseiluek edo gobernu batzarrek kideen artetik aukeratuak.
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko aholkulari juridiko bat.
Araudia:
Atxikitako departamentua:
Lehendakaritzako eta Berdintasun Departamentua
Partekatu: